Loraldia Plazarik Plaza 2022 (Arrigorriaga eta Zaratamo)
Irailaren 30ean Zaratamon eta urriaren 6tik 9ra Arrigorriagan izango da Loraldia eta Euskal Kulturaren sortzaile erreferenteaz gain, figura berriak ere izango dira. Besteak beste, Joseba Sarrionandia, Ines Osinaga, Kukai, Iñaki Salvador, Ainara Ortega, Angel Unzu, Alaine Agirre edo Olatz Salvador.
Loraldiak urtero antolatzen du Bilbon eta udaberrian Loraldia Festibala, euskaraz sortutako kultura garaikidearen proposamen berritzaile eta gaurkotuenak erakusten dituena.
Oraingoan, sustatzaileen helburua esperientzia horiek Euskal Herriko beste herri batzuetara hurbiltzeko aukera izatea izan da. Eta horrela, Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo – Arrigorriaga festibala errealitate bihurtu da. Loraldiko elkartearen eta Zaratamoko eta Arrigorriagako Udalaren elkarlanari esker.
Bi asteburutan hainbat motatako kultur adierazpenez gozatzeko aukera izango da bi herrietan.
Programazio artistikoa: sei ekitaldi bost egunetan eta bi herritan
Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo – Arrigorriaga irailaren 30ean hasiko da Zaratamon eta bertan Ines Osinagak eta Joseba Sarrionandiak, literatura eta musika uztartzen dituen “Katuen kontuak” ikuskizuna eskainiko dute.
Urriaren 6tik 9ra ekitaldiak Arrigorriagara eramango dira.
6an zinemaren txanda izango da. Iratxe Fresnedak, Arrigorriagako zinemagileak, martxoan estreinatuko den “Tetuan” bere hirugarren dokumental luzeko irudi batzuk estreinatuko ditu esklusiban. Trilogia bat ixten duen ikus-entzunezko tresna hau nola filmatu den entzuteko aukera izango dugu.
Urriaren 7an “Gelajauziak” koreografia izango da Abusun, Kukai konpainiaren eskutik. Urteetako koreografia handienetako bat da eta bi Max irabazi ditu.
Urriaren 8an, larunbata, bi ekitaldi izango ditugu: Lonbo aretoan Iñaki Salvadorrek sortutako “Laboa. Txoria nuen maite” ikuskizuna izango da. Salvadorrez gain, Ainara Ortegak, Angel Unzuk, Maria Berasartek, Javier Mayor de la Iglesiak eta Hasier Oleagak hartuko dute parte.
Ondoren, Arrigorriagako Udaleko erakusketa aretoan “Gerorik balego” izango da, Alaine Agirreren literatura, Olatz Salvadorren musika eta Maider Altuna eta Arkaitz Zipitria bertsoak uztartzen dituen proposamena.
Eta urriaren 9an, igandean, Loraldia Plazarik Plaza! Zaratamo – Arrigorriaga itxiko dugu proposamen gastronomiko-musikal batekin, “Topa dagigun. Kantak eta bermuta”. Pauline & Juliette musika jarriko dute eta Imanol Sarasolak, etxeko sommelierrak, Imanol Sarasolarekin (Acha Upeltegiak) gidatutako dastaketa eskainiko digute.
Loraldia Plazarik Plaza 2022
Zaratamo – Arrigorriaga
Irailak 30, Urriak 6, Urriak 7, Urriak 8, Urriak 9