Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu zirkulazioan asteburu honetan

El Museo Vasco del Ferrocarril de Euskotren pone en circulación tres trenes de vapor este fin de semana con salida desde sus instalaciones en Azpeitia a Lasao (Gipuzkoa). Las salidas serán el sábado a las 12.00 y 17.30 horas y el domingo a las 12.00 horas, según ha informado Euskotren.

El horario de apertura de las instalaciones del Museo es de martes a viernes de 10.00 a 13.30 y de 15.00 a 18.30 horas; los sábados de 10.30 a 14.00 y de 16.00 a 19.30 horas, y los domingos y festivos de 10.30 a 14.00 horas.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide-bildumarik onenetako bat erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko, dieselezko eta elektrikoko tren-makinak; automotorrak eta hainbat bagoi mota.

Era berean, “Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez”, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta “munduko erloju-bilduma onenetako baten” laginak ere baditu.

Aitzindariak

Historikoki, Euskadi lider izan da mugikortasun elektrikoan penintsula osoan. Euskadin, Estatuko lehen tranbia elektrikoa ibili zen, Bilbo eta Santurtzi artean, 1896an, baita lehen trenbide elektrikoa ere, Ulia Mendikoa, 1902an. Gaur egun, Euskotrenek penintsulako trenbide elektrifikatu zaharrena erabiltzen jarraitzen du, Donostiako Amara eta Loiola geltokien artean, duela 116 urte elektrifikatua, 1903an.

130 urteko esperientziaren ondoren, interesgarria da Euskadiko mugikortasun elektrikoaren historia aberatsari begirada bat ematea, Museoko kotxetegietan banatutako 16 panelek osatutako erakusketa baten bidez, non abentura teknologiko honetako ibilgailu protagonistetako batzuk ere ikusgai dauden. Gainera, trakzioko azpizentralaren ondoko eraikinean, bisitariek Urolako Trenbideak 1925etik erabiltzen duen trakziozko energia eraldatzeko eta artezteko sistema konplexuak ikusi ahal izango dituzte.