Ignacio Ellacuria sarietarako hautagiak aurkezteko epea zabalik

Lolita Chavezek jaso zuen 2018ko garaikurra.

UNAI GANDARIAS /2010-11-04/ Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ostegunean irekiko du 2019ko Ignacio Ellacuria sarira hautagaiak aurkezteko epea, eta azaroaren 23ra bitarte egongo da irekita. Garapen lankidetzarako euskal erakundeek aurkeztu ahalko dituzte hautagai zerrendak eta erakundeetako eta garapenerako gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariek osatutako epaimahaiak saria emateko proposamena egingo du.

Bere arduradunek jakinarazi dutenez, Ignacio Ellacuria sariaren xedea da Euskadiko edota beste herrialderen bateko erakundeek, kolektiboek edo norbanakoek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren alde eta pobrezia garaitzeko egindako lana aitortzea. Era berean, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lankidetza esparruko lorpen eta ekarpen esanguratsuen hedapena bultzatu nahi du, euskal zein nazioarteko gizartea sentsibilizatzeko.

Irabazi asmorik gabeko herrialde pobretuetako toki erakundeak, euskal lankidetzarekin harremana dutenak eta haien komunitatean garapenaren alde ekarpen esanguratsua eta nabarmena egiten dutenak; irabazi asmorik gabeko euskal erakundeen ekimenak; pobretuetako herrien garapenaren alde lan egin duen euskal jatorriko pertsona; eta euskal lankidetzarako erreferenteak diren nazioarteko eremuko pertsonak izan daitezke hautagaiak.

Saria oroigarrizko artelan bat eta 15.500 euro izango da. Eskakizunak modu telematikoan egingo dira www.elankidetza.euskadi.eus webguneko ‘Online deialdiak’ atalean edota www.euskadi.eus atarian. Interesdunek informazioa jasoko ahal dute agencia@elankidetza.eus helbidera idatziz edo 945 01 80 79 telefonora deituz.

Aurreko edizioetako saridunak lau erakunde eta lau pertsona izan dira. Erakundeen artean daude Euskadiko GGKEn Koordinakundea (2009), El Salvadorreko Asociación de Mujeres por la Dignidad y la Vida, Las Dignas (2010), FIARE Fundazioa (2011) eta Saharar Emakumeen Batasun Nazionalaren Aldeko Euskal Sarea (2012); pertsona sarituak, aldiz, Mikel Ayestaran kazetaria (2018), Lolita Chavez Guatemalako ekintzaile indigena (2017), José Angel Cuerda Euskadin garapen jasangarriaren kontzeptua zabaldu zue

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude