Bretxa

Donostia, 1813. Josef Bonapartek gerra galdu du, eta frantses gudarostea Penintsulatik erretiratzen ari da. Bost urteko okupazioaren on- doren, donostiarrek ilu- sioz beterik espero di- tuzte askatzaileak, baina beldur dira frantsesek haiei buru eginez gero zer gertatuko den. Maritxu Altuna txokolategilea, alarguna eta alaba baten ama, gelditzera erabakita dago, beste hainbat bezala: gelditu, eta bere negozioari eutsiko dio. Gutxik pentsatuko zuten ustezko salbatzaileek hiriari su emango ziotela, eta, aurretik, abuztuaren 31ko gau luzean, herritarrak hil, sarraskitu eta, batez ere emakumeak, laidoztatuko zituztela. Gerra guztietan bezala, zibilek bizi osorako izango zuten gatazkaren ondorioak jasango zituzten.