UPV-EHU munduko 400 unibertsitate onenen artean

Shanghaiko rankingetik ondo- rioztatzen denez, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) munduko 400 unibertsitate onenen artean dago. Sailkapen hori Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak egiten du urtero, eta nazioartean gehien errespetatzen eta aintzatesten den ebaluazio-irizpideetako bat da, unibertsitate-munduaren barruan. Azterlan horrek unibertsitateen ikerketaren eragina neurtzen du, bai eta nazioartean duen prestigioa ere. Aintzatespen horrekin, UPV-EHUk ikusgarritasun handiagoa eta ospe bikaina lortzen du nazioartean. Posizio horren garrantzia behar bezala baloratzeko, komeni da gogoraraztea mundu osoan goi-mailako 20.000 hezkuntza-erakunde baino gehiago daudela. Datu horri gehitu behar zaio UPV-EHUn zazpi espezialitate gehiago daudela munduko lehen 200 unibertsitateen artean.

Eva Ferreira UPV/EHUko errektorearen hitzetan, “datu horiek guztiek erakusten dute gurea unibertsitate sendoa dela, oinarri zientifiko sendoak dituela eta dinamismo handia duela. Gure unibertsitatea ondo kokatuta dago, presentzia egonkorra du 300 unibertsitate onenen artean bost ezagutza-eremu handietan, eta lehenengo 200 unibertsitateen artean, bai espezialitate akademiko klasikoetan – Kimika edo Ingeniaritza Metalurgikoa–, bai abangoardiako beste batzuetan –Nanozientzia eta Nanoteknologia, edo Ingurumen Zientzia eta Ingeniaritza”–, azpimarratu du.

Euskal Herriko Unibertsitatea 2012an sartu zen munduko 500 unibertsitate onenen talde hautatu horretan, eta 2020an 400 onenen artean sailkatuta zegoen. Estatu espainiarreko bederatzi unibertsitatek (Bartzelona, Bartzelonako Autonomoa, Complutense, Granada, Valentzia, Madrilgo Autonomoa, Valentziako Politeknikoa, eta Pompeu Fabra, UPV/EHUz gain) bakarrik hartzen dute parte tarte horretan. Harvard, Stanford eta MIT (Massachusetts Institute of Technology) unibertsitateek sailkapeneko lehen hiru postuetan jarraitzen dute. Lehen hamar postuetatik, zortzi Ipar Amerikako unibertsitateetan daude, eta bi Cambridge eta Oxfordeko unibertsitate britainiarretan.

Zerrenda hori nazioarteko erreferentzia da unibertsitate- bikaintasuna neurtzeko, eta kontuan hartzen dira Nobel sariak edo Matematikako Fields dominak jaso dituzten ikasleak, edo Nature edo Science aldizkarietan argitaratutako artikuluak dituzten unibertsitate guztiak. Guztira, 1.300 unibertsitate baino gehiago ebaluatzen dira, eta 500 onenak argitaratzen dira.

Ranking horren arabera, UPV/EHUk Araban ematen duen Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua munduko 200 gradurik onenetako bat da. Graduak elikagaien diseinuan, elaborazioan, eraldaketan, ontziratzean, biltegiratzean eta banaketan inplikatutako le- hengaiak, konposizioa eta prozesuak aztertzen ditu, bai teknologikoak, bai bioteknologikoak. Izaera esperimental nabarmena duen titulazioa da, laborategiko lana eta landa-praktikak barne hartzen dituena, eta elikagaien industriarekin lotutako zentroetan nahitaez egin beharreko kanpoko praktikekin osatzen da.

Titulu honetako ikasgaiei dagokienez, nagusiki nekazaritzako elikagaietan eta horien kalitatean oinarritzen dira, baita gizakiak kontsumitzen dituen elikagaien osasun-kontroletan ere.

Gradu honetako irteera profesionalak anitzak eta askotarikoak dira. Tituludunak elikagaien industrian, zentro teknologikoetan, laborategietan edo aholkularitzetan lan egin ahal izango du, eta, besteak beste, ikerketako, sukaldaritza kolektiboko edo marketineko lanak egin ahal izango ditu. Elikagaien elaborazioan, ontziratzean eta banaketan inplikatutako lehengaiei, konposizioari eta prozesuei buruzko funtsezko oinarriak ezagutzeko aukera izango du, elikagaien industriari eta kontsumitzaileei aholkuak emateaz gain, edo elikagaien arloko araudiak garatu eta ebaluatzeaz gain.

Eva Ferreiraren iritziz, “publiko egin diren datuak oso esanguratsuak dira, eta erakusten dute euskal unibertsitate publikoa finkatua eta dinamikoa dela eta etengabeko hobekuntza-prozesuan dagoela. Era berean, baloratu behar da jakintza-arlo guztiak ordezkatuta daudela irakasgaien espektro zabal horretan, eta horrek unibertsitateko autoeskakizun-maila ere aipatzen du”, adierazi du UPV/EHUko errektoreak.