New York Rex, Android zein IOS plataformetan

Sar zaitez benetako tiranosauro baten larruan eta egizu ihes harrapatuta zauzkan kaiolatik. Rex beldurgarria beste hiri batera itzuli da suntsipena ekartzera, oraingoan New Yorkera. Ekintza-joko berri eta zirraragarri honetan, gure dinosauroak NY hiri ederra guztiz sun­tsituko du. Haien helburua gizaki guztiak jatea da, eta haien arnasa sugarrarekin erre­tzea, eta haietako inori ihes egiten ez uztea. Egin lasterka Sagar Handian zehar, 5. etorbidean, parean duzun guztia suntsituz eta bidean ahalik eta kalterik handienak eraginez, bidean aurkitzen duzun gizaki oro irentsiz, zure gosea asetzeko.