72 ordu

2022ko irailaren 6a. Juan Sebastian Elkanok munduari bira egin ziola 500 urte betetzen diren eguna. Ospakizun handia antolatu da haren jaioterrian, Getarian. Inoizko Lehorreratze jai bereziena izango da. Baina hilketa mehatxu batek hankaz gora jartzen du festa atariko lasaitasuna. Ordulariaren tik-tak hotsak segundo bat aletzen duen bakoitzean, atentatua hurbilago dago. 72 orduko erlojuaren aurkako bilaketa batean murgilduko da Er­tzaintza. Aitor Letamendia detektibe pribatua eta Idoia Urdaneta udaleko zinegotzia mehatxu horretan murgilduko dira. Misteriozko nobela beltz honetan, denborak ez du etenik emango azken segundoa agortu arte.