BBK Udazken Soinuak bederatzi kontzerturekin itzuliko da Bilbora irailetik aurrera

BBK Udazken Soinuak kontzertu zikloa itzuliko da Bilboko BBK Salara irailaren 9tik azaroaren 19ra bitarte, eta bederatzi emanaldi eskainiko ditu, besteak beste, Maldita Nerea, RdeRumba & Porcel, Cariño, Ladilla Rusa, Venturi eta Niña Polaca taldeenak.

Sarrerak salgai daude www.lasttour.org eta www.salabbk.bbk.eus web orrietan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurreko edizioko espirituari jarraituz, zikloaren hautaketa artistikoan Espainiako Estatuko hainbat musika korrontetako artista eta taldeak sartu dira egitarauan. Horrela, 2022ko BBK Udazken Soinuak irailaren 9an hasiko da, Venturiren “lotsagabetasunarekin” eta Madril eta Alacanteko Niña Polaca taldeak ekarriko duen “olatu kementsuarekin”.

Biharamunean, irailaren 10ean, La La Love You “koru gisa kanta daitekeen indie soinuari” emango zaio bide. Zikloak irailaren 17an jarraituko du, Ladilla Rusaren proposamen elektroniko “erabat lotsagabearekin. Urrian sartuta, emakume talentuz beteriko bi talderen txanda izango da: Ginebras “ironikoak” (urriak 6) eta “oso itsaskorrak diren pop leloak egiten maistra hutsak” diren Cariño (urriak 7).

Urriaren 8an, Alba Reche OT telebista saioko 2018ko lehiakidea arituko da, eta 15ean, rap eta ‘spoken word’ izango dira RdeRumba & Porcel eta Laura Sam eta Juan Escribanoren eskutik, hurrenez hurren. Rusowsky eta Ralphie Choo artista gazteak izango dira azaroaren 11n, bedroom pop elektroniko eta abangoardistenarekin, eta zikloa azaroaren 19an amaituko da, Maldita Nerea pop-rock taldearen kontzertuarekin, “bere zuzenekoan arrakasta ugariz beteriko diskografiaz harro azaltzeko aukera izango dutelarik”.