‘MusikAuzo’ programak Bilbo musikaz beteko du

MusikAuzo programak Bilboko plaza eta txoko ugari beteko ditu rock alternatibo, folk, reggae, soul, jazz, blues, samba, pop, tango edo funk doinuekin. Irail osoan zehar eskainiko diren 12 emanaldi dira. Lehenengo kontzertua Ziztada&Rlantz taldeak emango du larunbatean irailak 3, 20:00etan, Atxuriko Enkarnazio Plazan. “Reggae-dub bikote gazteak bere ibilbideari errepasoa egingo dio, ikuspegi soziala duten letra alternatibo eta aldarrikatzaileetan oinarritutako kantak taularatuta”, adierazi du Udalak.

Irailaren 25era arte, The Binilo’s, La Tokokera, Bilboko Udal Txistulari Banda & Aitor Furundarena, Deep Sea Monk, Mississippi Queen, Peru Galbete, Leonardo Alonso, Antuxuna Ta Patx eta Starblues musika taldeek aurkeztuko dituzte euren abestiak, eta kaleak biziagotu.

Hona hemen emanaldien zerrenda:

ZIZTADA & RLANTZ
Irailak 3, 20:00etan. Enkarnazio plaza. Atxuri.
Irailak 15, 19:00etan. Indautxu plaza.

MISSISSIPPI QUEEN
Irailak 8, 20:00etan. Indautxu plaza.

LA TOKOKERA
Irailak 9, 20:00etan. Iturriondo plaza. Zurbaranbarri.

STARBLUES TALDEA
Irailak 10, 20:00etan. Lehendakari Aguirre 184. Elorrieta.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA & AITOR FURUNDARENA
“Dantzarako Musika”
Irailak 15, 20:00etan. Sabino Arana 50. Basurtu.

DEEP SEA MONK
Irailak 16, 20:00etan. Arabella plaza.

PERU GALBETE
Irailak 22, 20:00etan. Indautxu plaza.

LEONARDO ALONSO
Irailak 22, 20:00etan. Juan XXIII plaza. Begoña.
Irailak 25, 13:00etan. Frontoia. Altamira.

ANTUXUNA TA PATX
Irailak 24, 20:00etan. Elizako plaza. Masustegi.

THE BINILO’S
Irailak 24, 20:00etan. Uretamendi plaza.