Durangoko Azokako Ahotsenean izena emateko epea irailaren 1ean irekiko da

Urtero legez, euskal sortzaileen guneak ateak irekiko ditu 57. aldiz, abenduaren 7tik 11ra. Ostegun honetan, irailak 1 (10:00etan), irekiko da 57. Durangoko Azokako Ahotsenean izena emateko epea.

Ahotsenea, 2008. urtean sortu zen eta ordutik hona, sortzaile asko hurbiltzen da Durangora lanak aurkeztera eta publikoarekin harreman zuzena izatera.  Beti izan da gune garrantzitsua. Hainbat idazlek eta musikarik Ahotsenea sortu zutenean, ez zegoen ez libururik, ez diskorik salmenta haietatik kanpo, argitaletxeetako eta diskoetxeetako salmenta haietatik kanpo. Saltzen laguntzea eta sinatzea zen aukera bakarra haientzat. Beraz, Ahotsenea hutsune hori betetzera etorri zen. Egun diskoek eta liburuek beste presentzia bat ere badute, defendatu ahal dira, alegia, aurkeztu eta ezagutarazi hainbat formatutan: kontzertua, solasaldia, errezitaldia, ikuskizuna, mahai-ingurua,akustikoa,performancea… non eta Azokan bertan. 

Euskal sortzaileen guneak 2022ak emandakoak bilduko ditu literaturaren zein musikaren alorrean, abenduaren 7tik 11ra bitartean. Sortzaile horien obrari ikusgarritasuna eman nahi dieten idazle eta musikariek orain izango dute aurtengo Durangoko Azokan izena emateko aukera, aipatutako datatik aurrera, Ahotsenearen webgunean. Durangoko Azokaren webgunean plazaratu dituzte aurtengo Ahotseneako liburu eta disko aurkezpenen ordutegiak.

Liburuen aurkezpenak

Abenduak 7: 18:00-20:30

Abenduaren 8tik 11ra: 10:30-14:30 / 16:00-20:00

Diskoen aurkezpenak

Abenduak 7: 14:30-22:00

Abenduaren 8tik 11ra: 11:00-22:00