Gasteizko Udalak 21 jarduera kultural antolatu ditu guztira uda honetarako, aire zabaleko kultur programazio batean. Aste honetako agenda gaur goizean (abuztuak 25) hasiko da, ‘Oniricus’ clown-ikuskizunarekin. La Trouppe Malabo konpainiaren eskutik egingo da, hiriburuko Ekialdeko parkean, 19:30etik aurrera.
Igandean (abuztuak 28), berriz, ‘Nudo’ ikuskizuna eskainiko du Rojo Telónek, Ibaiondo gizarte-etxeko plazan. Zinema eta zirkua bateratzen dituen proposamena da, eta ordu berean egingo da, 19:30ean.
Bestalde, ‘Aire Zabaleko Zinema’ egitarauak bi emanaldi interesgarri eskainiko ditu. Ostiralean, abuztuaren 26an, Barry Levinsonen ‘El secreto de la pirámide’ egongo da ikusgai 7 urte baino gehiago dutenentzat, eta larunbatean, hilaren 27an, Santiago Seguraren ‘A todo tren: Destino Asturias’. Santa Maria plazan eskainiko dituzte biak, 21:15ean, eta sarrera librea izango da, tokiak bete arte.
Gainera, larunbat eta igandean, 19:00etatik aurrera, ohiko dantzagarriez gozatzeko aukera izango da Florida parkean.