Euskararen normalizazioa ardatz duten ‘Euskara ala Ezkara’ hitzaldi zikloak urtero egiten dituzte Elgoibarren, Elgoibarko Izarra euskara elkarteak eta Topaguneak antolatuta. Aurtengoan kirolarekin lotuko dute kezka soziolunguistikoa: Elgoibar, kirola eta euskara. Hiru elementu horiek izango dira aurtengo jardunaldiko elementu edo osagaiak.
Irailaren 3an, larunbata, izango da jardunaldia Elgoibarko IMH ikastetxean, 9:30ean hasi eta 14:30ak arteko iraupenarekin. Nahi dutenek pintxo-bazkarira geratzeko aukera ere izango dute. Egitaraua, honakoa:
- 9:30: ongi-etorria eta harrera-ekitaldia
- 10:00-10:30: Elgoibarko kirol jardunaren dimentsioa eta eragina. Ramon Mujika Arkarazo.
- 10:30-11:00: Elgoibarren euskaraz egiten dugu kirola? Kristina Zuatzubizkar Arrieta eta Jone Miren Hernandez Garcia.
- 11:00-11:30: Zergatik da garrantzitsua kirola euskaraz egitea? Jone Miren Hernandez Garcia.
- 11:30: atsedena
- 12:00-12:30: Kirola ere herrigintza da. Iñaki Ugarteburu Artamendi.
- 12:30-13:00: Kirola eta euskara eskutik helduta: SD. Derioko esperientzia. Markel Baroja Laita.
- 13:00-14:00: Zelakoak dira eliteko kirolariak? Bizimodu erosoa al dute?
- 14:00-14:30: Biba zuek! errekonozimendu ekitaldia.
- 14:30: pintxo-bazkaria
Izena emateko, formulario hau erabili.