Durangoko Azokaren sormen beka, arte eszenikoak lantzeko

DA! sormen beka deitzen du azken urteotan Durangoko Azokak. Aurtengo deialdirako (5. edizioa da) gaia arte eszenikoak dira: antzerkia, dantza, zirkua, performacea… Proposamenak irailaren 21era arte aurkez daitezke, da eta behin aurkezturiko pieza guztiak aztertuta, Durangoko Azokaren aurtengo edizioan ezagutzera emango dute irabazlearen izena.

Hona baldintza orokorra:

  • Jatorrizko sormen lana izan behar da.
  • Pieza laburreko sormen lana izango da.
  • Edozein aldaera eszeniko izan daiteke: antzerkia, dantza, zirkua, performace-a,… Hitzak barne dituen sormen lana bada, euskara hutsezkoa izan behar da.
  • Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean.

Bekaren zenbatekoa 15.000€ izango da, eta sorkuntza sortzeko eta plazaratzeko laguntza gisa erabiliko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Lan guztiak modu honetan baloratuko dira: proiektuaren kalitatea, gaitasun berritzailea eta originaltasuna, proiektuaren hedatze ahalmena, eta aurrez aurreko proiektuaren defentsa.

Ikus informazioa hemen, eta bertan dituzu halaber eskaera formularioa eta aurkeztu beharreko dokumentuen ereduak.