Fito & Fitipaldis Euskaldunan arituko da abenduaren 29 eta 30ean

Fito y Fitipaldis berriro itzuliko da eszenatokietara bira berri batekin eta formatu berezi batean, Espainiako antzoki eta auditorioetarako pentsatua dagoena. Kontzertu guzti hauen artean, aipagarriak dira bilbotarrak bere jaioterrian, abenduaren 29an eta 30ean, Euskalduna Bilbao-n eskainiko dituen bi hitzorduak.

Sarrerak gaur 12:00etan jarriko dira salgai. Prezioak 52 eta 80 euro bitartekoak dira (kudeaketa gastuak barne) eta Euskalduna Bilbao-ko ohiko kanaletan eros daitezke.

Bira jendetsuenetako bat egin ondoren, taldea giro intimoagora hurbilduko duen formatuan aurkezten da. Egutegi berri honetarako, Fito Cabralesek Fitipaldis taldean Jorge Arribas eta Diego Galaz (Fetén Fetén) gehituko ditu. Horiek osatuko dute taldea, Carlos Raya, Javier Alzola, `Boli´ Climent eta `Coki´ Giménez lagunekin batera. Aurtengo neguan, egungo erreferente musikaletako batek bere akordeez gozatzeko aukera eskainiko du, formatu berezi batean. Fito Cabralesen klasikoez eta “Cada vez muertos” azken lanaz gozatzeko beste modu bat.