Gomendioak app bidez ligatu eta norbaitekin geratzekotan

Ikusgune Gasteizko Udalaren LGTBIQ+ behategia da, eta gida interesgarri bat argitaratu du berriki: app baten bidez ligatzekotan hartu daitezkeen prebentzio neurri batzuen ingurukoa. Aholku sorta ez bakarrik da LGTBIQ+ komunitatearentzat erabilgarria, noski.

Esku orrian app-etan eta cruising tokietan ligatzekotan har daitezkeen neurri batzuk deskribatzen dira. Gomendioek ez dituzte ligatzeko modu hauek kriminalizatu nahi, baizik eta egoera bortitzak saihesteko segurtasun nozio batzuk eman.

Appekin ligatzeari buruz zera diote: “Ligatzeko aplikazioen erabilerak hainbat arrisku ditu, hauek murriztu ahal ditugu momentu eta egoeraren araberako segurtasun neurri batzuk hartuz. Ez gara paranoian erori behar, baina beroaldi bategatik samintasuna izatea ere ez. APP-aren bestaldean nor dagoen ez dakigula argi izan behar dugu, beraz, gomendagarria da erabakitzea zein den emango dugun informazioa, zein ez dugu emango, zer konpartituko dugun (argazkiak, helbideak,…), hau guztia gure kontra joka dezake etorkizunean. Ez ahaztu zabaltzen dugun materiala sarera igo daitekela eta gero hori ezabatzea ezinezko bihurtu daitekela.”

Alderdi praktiko batean zentratuz, aurrez aldetik ezezaguna zaigun norbait etxera gonbidatzen dugunerako segurtasun gomendioak, Ikusgunek azaldu bezala:

  • Toki neutro baten geratzea gomendatzen dizugu, horrela zure helbidea ematea ekiditzen duzu.
  • Bakarrik bizi bazara informazio hau ez ematea erabaki dezakezu.
  • Adi egon baliogarriak diren gauzekin agerian badaude.
  • Topaketara agertu den pertsonarekin harremana ez baduzu jarraitu nahi esaiozu edozein momentutan.
  • Sen ona aplikatu beharko dugu beti eta ez ezazu dena jokatu beroaldi bakarrera.

Ikus gida osoa hemen.