Bengo: “Pop urbanoan bidea egiten ari gara”

Bengo da, zalantzarik gabe, pop urbano euskaldunaren promesarik handiena. Aitor Bengoetxea da haren izen osoa, 25 urte ditu eta oiartzuarra da. Baina abesteari ekin baino lehen, dantzaria izan zen. Breakdanceak 12 urterekin liluratu zuen. Haratago joan nahi zuen, eta 2016an igo zuen lehen abestia YouTubera. 2020an, Rockstar, Vente conmigo eta Denbora singleak argitaratu zituen. Azken hori Top Gazteako zerrendaren lehen postura ere heldu zen. Iaz, 4 Taupada EPa aurkeztu zuen, eta 800.000 erreprodukzio baino gehiago lortu zituen. Gero, Oihu eta Bakarrik etorri ziren, besteak beste. Irailaren 16an eta 17an, Bengo Donostia Festibalean izango da, musika-ibilbide ondo finkatua duten artista ezagunekin batera; Melendi, kasu.

Musikaren munduan eman zenituen lehen urratsak dan tzatuz eman zenituen. Noiz hasi zinen abesten?

Nik abestutako kanturen bat grabatzen eta igotzen hasi nintzen 15 edo 16 urterekin. Etxean hasi nintzen abesten. Lehendik, kalean breakdance dantzatzen nuen, ikuskizun txiki bat antolatzen genuen, borondatea eskatuz, eta, horrekin, mikrofono bat eta txartel bat erosi genituen. Orduan hasi ginen gure abestiak graba tzen. Interneten oinarri instrumentala hartzen genuen, zerbait grabatzen genuen, eta gero Soundcloud edo YouTubera igo tzen genuen. Horrela hasi nin tzen.

Eta noiz hasi zinen breakdance dantzatzen?

Gutxi gorabehera 12 urte izango nituen hasi nintzenean. Nire adineko mutil guztiak bezala, Oiar tzungo futbol taldera joaten hasi nintzen, nire adineko mutilek egiten zuten gauza normal bat zen. Baina futbolak ez ninduela betetzen sentitzen nuen, eta e txeko alfonbra baten gainean hasi nintzen tontoarena egiten. Mutil bat ezagutu nuen, Iraitz izenekoa, Donostian breakdance praktika tzen zuen jende gehiago ezagutzen zuena. Berarekin joan nintzen hara, eta han, kalean dantza eginez ikasi nuen dakidana. Horrela hasi nuen nire ibilbidea mundu horretan.

Eta zer sentitzen duzu dantzan ari zarenean?

Nire sentimenduak transmiti tzeko modu bat iruditzen zait; energia bideratzeko tresna oso potentea da. Gainera, kultura bat bizitzeko modu bat da, eta niretzat, oso urduria nintzenez, adierazteko eta ingurunearekin erlazionatzeko modu bikaina zen. Oso gustura nengoen breakdancean. Hori bai, lesioak ohikoak dira. Beraz, dantza hau egiten dugun batzuk elkartzen garenean, beti hitz egiten dugu dauzkagun lesio eta kolpeei buruz. Gainera, Euskal Herrian ez dugu oso eguraldi ona; neguan zero azpitik bi gradutan aritzen ginen dantzan, baina udan, hogeita hamar gradutik gora izaten genituen dantzatzen ari ginenean. Gainera, ez genuen baliabide askorik. Baina hori ere polita da. Dakidan guztia kalean dantzatuz ikasi dut.

Asko landu behar izan duzu ahotsa?

Lehenengo raparekin hasi nin tzen. Ez da oso ahots ona behar rapa egiteko. Zaila da, baina egin daiteke. Eta gero pop estilo urbanora joan nintzen.

Desberdinak al dira Euskal Herrian egiten diren erritmoak?

Bakoitzak gure estiloa dugu, eta egia da kantuak egiteko modua desberdina dela batzuen eta besteen artean. Autore bakoitzak istorio bat kontatu nahi du bere bizipenetatik, bere ingurunetik abiatuta, eta, beraz, beti egongo dira estilo desberdinak, nire ustez.

Euskal Herrian musika panorama berria dugula esan dezakegu?

Bai, euskal musikaren eszena aldatzen ari da. Orain, baliabide guztiak ditugu abestiak sortzeko; oso erraza da, eta gero eta gazte gehiago ari da sartzen pop urbanoaren mundu honetan. Norberaren borondatearen araberakoa da dena, gauzak egiteko duzun gogoaren araberakoa. Gure eskola pixka bat underground da; norberak egiten du dena, etxean: erritmoak bilatu; musika, kantuak konposatu; edizioa egin. Horrek asko errazten du interesa duen edonor sartu ahal izatea.

Musika eta letra konposatzen dituzu?

Letra bai, musika instrumentala Internetetik dator. Pare bat ekoizlerekin lan egiten dut. Zenbat eta kolaboratzaile gehiagorekin, hobe. Baina letrak bai, nik sortuak dira.

Zuzenekoak eta kontzertu garrantzitsuak ematen ari zara…

Dagoeneko hiru kontzertutan parte hartu dut Bulegorekin; bat Iruñean, beste bat Gasteizen eta beste bat Bilbon. Bilboko Zeid Festivalen ere egon naiz, eta pixkanaka agertoki gehiagotan sar tzen ari naiz. Hasieran, aitortu behar dut estuasun pixka bat sortzen zidala, baina gero, ikusleen erreakzio bikaina ikusita, zuzenekoei beldurra galdu diet.

Zer ikusiko du Bengoren kontzertu batera joaten den ikus-entzuleak?

Nire proiektu artistikoak musika eskaintzen du eta breakdancea sartu nahi dut. Egiten duguna zer den erakutsi nahi dugu, dan tza ahaztu gabe, nahiz eta orain arte buru-belarri aritu garen musikan eta kantuan, denbora faltagatik; lagunak hor daude, eta gure kontzertuetan dantza sartu nahi dugu.

Zer dakar zuretzat euskaraz abesteak?

Niretzat naturalena da. Oiar tzungoa izanik, euskaraz hitz egin izan dut beti, eta euskaraz konposatu eta abestea modu naturalean ateratzen zait. Agian ez genuen euskarazko erreferente askorik mundu honetan hasi ginenean. Baina bidea irekitzen joan gara, eta orain beste gazte batzuk gure arrastoari jarraitzera animatu daitezke.