Toledo, hiru kulturen hiria

Toledo Gaztela-Mantxako autonomia-erkidegoko udalerria eta probintzia da. Udalerriak gune nagusitik oso urrun dauden bi auzo ditu: Azucaica, Tajo ibaiaren eskuineko ertzean, eta Santa Maria de Benquerencia, ezkerraldean. Mendeetan zehar, kristauak, musulmanak eta juduak elkarrekin bizi izan dira hiri honetan, eta, beraz, hiru kulturen hiri gisa ezagutzen da. Kaleetan zehar paseatzen, metro gutxiren barruan katedral gotiko bat, X. mendeko meskita bat eta bi sinagoga ikus daitezke. Aniztasun horregatik eta askoz gehiagogatik, Toledo Gizateriaren Ondare izendatutako Espainiako hamabost hirietako bat da. 

Hiriaren goialdean dago hiriko monumentu arkitektoniko adierazgarrienetako bat; Toledoko Errege Alkazarra. Izaera zibil eta militarreko gotorlekua da. Lau angeluko formako eraikin handia da, alde bakoitza 60 metro luze da, eta 60 metroko altuerako lau dorre handi ditu. Gaur egun, Armadaren Museoaren egoitza da. 

Hiriko erlijio-arkitekturaren artean Santa Maria katedrala nabarmentzen da. Gotikoko tenplu katolikoa da. 1226an hasi ziren eraikitzen, 1493ra arte. Santo Tome eliza, XIV. mendearen hasierakoa, non bere dorre mudejar bikaina nabarmentzen den. Barruan, Grekoaren El Entierro del Señor de Orgaz maisulana dago. Hiriko museoen artean, Santa Cruz de Toledokoa nabarmentzen da. Santa Cruz del Cardenal Mendoza ospitale zaharrean dago, eta bildumen aniztasun handia du. Sefardi museoa Samuel ha-Levíren sinagogan dago; munduko ederrena da. Grekoaren museoak margolariaren obra eta nortasuna transmititzea du helburu. 

Talavera de la Reina 

Toledotik 80 kilometrora dago. XV. mendetik aurrera, Talaverak ospe handia lortu zuen zeramika-ekoizpenari esker, bost mende horietan zehar ekoizpen aberatsa eta askotarikoa sortu baitzuen. Hango toska eta zeramika Gizateriaren Kultur Ondare immaterial izendatu zituen Unescok 2019an. Talavera edertasun handiko lekua da, historia handikoa, eta merezi du hirigune historikotik paseatzea eta Pradoko lorategiak bisitatzea. Pradoko Andre Mariaren Basilika kultu katolikoko tenplu erlijiosoa da eta hiriko zaindaria. Santa Maria kolegiata zaharra, “La Mayor” izenekoa, kultu katolikoko eliza da. XIV. eta XV. mendeen artean eraiki zen gotiko-mudejar estiloan. Tenpluak Interes Kulturaleko Ondasun estatusa du. 

Gastronomia 

Toledoko gastronomia plater hauetan oinarritzen da: eltzekoa, ogi-apurrak, Mantxako pistoa, lekaleak, Gaztelako zopa, etab. Eperra eta etxeko hegaztien platerak dira bereizgarrienak. Hona hemen plater tipikoetako bat: “las carcamusas”, txerri giharraren gisatua tomatearekin, barazkiekin, eta, batzuetan, urdaiazpiko eta txorizoarekin. Mantxako “cochifrito” delakoa, batez ere arkume- edo antxume-haragiarekin egina, Toledoko beste jaki bat da. Hori guztia jatorri-deiturako Mentrida ardoarekin uztartuta. Gozokien izarra mazapana da bere aldaera guztietan, esaterako, markesa edo “delicias”. Beste postre batzuk almendra zopa edo “toledana” direlakoak dira.