Kindle Oasis ebooka, irakurle zorrotzenentzat oso aproposa

Orain, oporrak gertu daudenez eta irakurtzen orduak eman ahal izango ditugunez, ez dago liburu kopuru ia mugagabea eskuratzea bezalakorik, denda batera gehiago erostera edo maleta liburu astunez beteta eramatera joan beharrik gabe. 

Marka honek eskaintzen dituen modeloen artean, Kindle Oasis lehen mailako gailua da; irakurketa lasaia eta atsegina izateko abantaila asko eskain tzen ditu; eta funtzio paregabeak ditu, irakurle sibaritenek goza ditzaten. 

Ertzik gabeko akaberak eta 3.000 DPIko bereizmena eta grisaren eskalako 25 tonu duen zazpi hazbeteko pantailak garbitasun aparta ematen die erabiltzaile zorrotzenei. Gainera, biratu egin daiteke, irakurketa horizontalaz gozatzeko. 

Amazon Kindle-ren liburu elektroniko gorena da hau; izan ere, berritasun handi bat du: argi beroa; 25 LEDekoa da, eta, horri esker, argi zuria eta ingurumen-argia doitu daitezke. 

Kalitate handiko software

Oasis ebookak, gainera, auto-distira du, pantailaren intentsitatea unean uneko beharretara eta kanpoko argira doitu ahal izateko eta, horrela, irakurketa errazteko eta begiak neka ez daitezen laguntzeko. 

Softwarearen kalitate handia ez ezik, aluminiozko akabera eta pantaila ultrafina ere azpimarratzekoak dira. Uretarako IPX8 babesgarria dakar; beraz, lasai egon gaitezke igerilekuan edo hondartzan ustekabean bustitzen bazaigu. EBook Reader sendoa eta trinkoa da. 

Bateriak 6 asteko iraupena du, eta, horrenbestez, premium irakurgailu bat da, eta Kindle familiako onena, irakurtzen ordu asko ematen dituzten irakurleentzat bereziki diseinatua. Gailua erosterakoan, Wi-Fi edo 3G modeloen artean aukera daiteke; 8 GB-ko Wi-Fi modeloa da eskuragarriena eta 32 GB-ko 3G bertsioa garestiena. 

Wifira konektatzeaz gain, Internetera doan konektatzeko eta Wikipedia, hiztegiak edo liburuak edonon erosteko aukera ematen digu. 

Salneurria:  Oinarrizkoa: 250,00 €  (amazon.com)