Ekintzaile digitalak. Etorkizuneko lanbide berriak

Ekintzailetza digitala Interneten negozio bat sortzean datza, zerbitzuak edo produktuak online saltzean, espazio fisikoetan inbertitzeko beharrik gabe. Sare sozialak eta ekintzailetzarekiko interesa lotuta dauden bi gertakaritzat hartu behar dira. Ekintzaile gazteek badakite Internet aliatu handia dela eta ekiteko aukera ugari eskaintzen dituela.

Egungo lan-egoera dela-eta, gazteek beren enpresa sortzeko duten interesa modu esponentzialean ari da hazten, sare sozialen sektorean oinarrituta. Profil kualifikatuen eta sare sozialekiko eta Interneten era- bilerarekiko ohituen eskariaren gorakada horrek abantaila ematen die gazteei beste hautagai batzuen aldean. Gaztea izateak konfiantza ematen die bezeroei trebetasun teknologikoei dagokienez.

Ekiteko, ingurune egokia sortu behar da. Networkingak leku egokia dira ekintzailetza honi ekiteko. Sare sozialei esker, handitu eta indartu egiten dira ekintzaileen eta bezero potentzialen arteko loturak eta harremanak. Internetek enpresa bat sortzeko eskaintzen duen baliabide kantitate kontaezina aprobetxatzea pertsona ekintzaile ororen lehentasunen zerrendan agertu beharko da.

Ekintzailetza digitalaren abantailak

Ekintzaile izateko, beharrezkoa da dedikazioa eta konpromisoa izatea, baina, batez ere, balio handia izan behar du. Funtsezkoa da argi izatea ekintzailetzaren bidea bide zaila dela, eta erronkak onartu behar direla, iraunkortasunez eta dedikazioz. Gainera, denborarekin esperientzia eta gaikuntza lortuko da.

Hala ere, ekintzailetza digitala eta ohiko ekintzailetza ez dira oso desberdinak; izan ere, enpresei eta negozioei aplikatzen zaizkien arau berak merkataritza elektronikoaren munduan ere aplikatzen dira. Beharrezkoa da azpimarratzea badirela ekintzailetza digitalaren ezaugarri diren eta abantaila nagusi diren zenbait elementu:

Hasierako inbertsioa murriztu egiten da: lehen, enpresak sortzea inbertsio handi bati lotuta zegoen nahitaez. Orain, ekintzaile txiki batek etxetik sor dezake bere negozioa Interneten, kostu txikiagoekin eta inbertsio handia egin beharrik gabe, ez baitu espazio fisikorik behar lanean hasteko.

Bezero potentzialen merkatua zabaltzen da: ekintzaile digitalek erraztasun handiagoa dute beste merkatu batzuetara sartzeko, beste hizkuntza batzuetan eta beste herrialde batzuetan, Internetek beste leku batzuetako bezero potentzialengana iristeko aukera ematen baitu.

Premia birtual berriak etengabe sortzen dira: informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien ondorioz, egunero sortzen dira premia berriak, sareak, produktu fisikoak ez ezik, % 100 digitalak diren produktuak ere eskaintzeko aukera ematen baitu, online ikastaroetatik hasi eta gero eta espezializatuagoak diren lineako hainbat zerbitzutara arte.

Urrutiko lana bultzatzen da: ekintzaile digital berriek ez dute leku fisiko batean egon beharrik beren lana egiteko. Tresna teknologiko digitalak erabil ditzakete hodeian, beren langileekin eta hornitzaileekin datuak partekatzeko, beren negozio elektronikoa abian jartzeak eskatzen dituen ekintzak egiteko.

Bezeroak hobeto ezagut daitezke: gure bezeroen portaerari buruzko datu errealak lor ditzakegu, eta prozesuetan automatizazioa inplementatu, gure ahaleginak bideratu ahal izateko gure publiko potentziala hobeto erakartzeko eta salmenta gehiago lortzeko.

Ekintzaile digitalentzako lanbideak

Aro digitala erronka bihurtu da lan munduan dagoen oro- rentzat. Ekintzaile digitalentzako lan-eskari handiena duten lanbideen artean honako hauek nabarmentzen dira:

Mobile iOS eta Android garatzailea: Teknologoak dira, informatikan eta telekomunikazioan ondo trebatuak, eta programazio-lengoaia berriak ezagutzeko aplikazio eta programa digitalak garatzeaz arduratzen dira.

Community manager: Online komunitatea eraiki eta administratzeaz eta markaren nortasuna eta irudia kudeatzeaz arduratzen den profesionala da, bezeroekin harreman egonkorrak eta iraunkorrak sortuz eta mantenduz.

Chief Marketing Officer Digital: Gizarte digitalak erraztu egin du kontsumitzaileek giza presentziarik gabeko markekin elkarreragitea. Profesional hori arduratzen da talde konbentzionalen buru izateaz, marketin digitalean, komunikazioan eta online salmentan gehien zentratzen den prestakuntzari esker.

SEO teknikaria: Enpresa batek ere ez du ahanzturan amaitu nahi; horregatik, eduki onenak gorenera eramateko gai den SEO aditu bat izaten dute, edo, batzuetan, ezagunak izatea nahi ez dituzten edukiak ezkutatzeko gai dena.

Trafficker: Sare sozialetako publizi- tateaz arduratzen da, baita Google Ads, YouTube edo beste plataforma digital batzuetako publizitateaz ere. Marka bat Interneten ikusgai jartzea eta haren bihurketak areagotzea da bere eginkizuna.

Youtuber: Fenomeno hau gero eta hedatuago dago, eta gazteen artean lanbide desiratuenetako bat bihurtu da. Irabaziak zuzenean lotuta daude bistaratze- kopuruarekin, eta bideo bakoitzeko 10.000tik aurrerakoetan baino ez dira sortzen diru-sarrerak.

Instagrammer: Argazkiak igotzea (erosketenak eta pro- duktuenak) eta moda eta edertasun aholkuak ematea sare horretan “influencer” gisa profesionalizatzeko beste aukera bat da, lan-irteera askorekin.

Blogaria: Eguneroko pertsonal tra- dizionalen bertsio pu- bliko eta digital gisa hasi zena orain dirua irabazteko edo ekitaldiak sustatzeko modu bat da, bai eta bere blogean aurkezteko ere, irakurle berrien bila.