Bizkaiko museo eta aretoak ekitaldiz beteta egongo dira uda honetan

Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoek egitarau anitza eskaintzen dute udarako: kontzertuak, tailerrak, bisita gidatuak, artistekin topaketak… udan lurraldeko kultura ezagutarazteko denontzako eskaintza. Jarduera guztiak www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean kontsultatu daitezke.

Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoek publiko guztiarentzako jardueren egutegi anitza programatu dute udako hurrengo hilabeteetan. Arkeologi Museoak, Arrantzaleen Museoak, Euskal Herria Museoak, Enkartada Fabrika-Museoak, El Pobal burdinolak, Muñatones Gazteluak, Txakolinguneak, Rekalde Aretoak, Ondare Aretoak, Santimamiñek eta Omako Basoak askotariko jarduerak eskainiko dituzte adin guztietarako.