Metallicak igande honetan Bilbon joko duela baieztatu dute antolatzaileek

Taldekide batek covid-19aren proban positibo eman ostean, joan den asteazkenean Suitzan eman behar zuten kontzertua bertan behera utzi zuten, eta, ondorioz, San Mameseko emanaldia zalantzan egon da.

Live Nation konpainiak baieztatu du Metallicak Bilbon joko duela igande honetan, eta iragarri du Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak ordezkatuko duela The Regrettes banda.

Kaliforniako taldeko kide batek positibo eman zuen covid-19aren proban eta joan den asteazkenean Suitzako Frauenfland Rock jaialdian eskaini behar zuten kontzertua bertan behera geratu zen. Gauzak horrela, zalantzan zegoen igande honetan San Mameseko agertokian egongo ziren ala ez.

Edonola ere, Live Nation enpresa-sustatzaileak baieztatu du metal taldea Bilbon izango dela igandean, Weezer, The Hellacopters eta Nothing But Thieves taldeekin batera.

Horrez gain, antolatzaileek jakinarazi dute Niña Coyote eta Chico Tornado talde donostiarrak ordezkatuko duela Teh Regrettes banda iparramerikarra. Covid agerraldi baten ondorioz, Europan egiten ari ziren bira bertan behera utzi behar dutela iragarri zuten atzo.