Dena prest Bergaran ospatuko den Ekinez Jaialdirako

Ekainaren 10ean eta 11n, “Euskal Herriko musika alternatiboaren elkargune” izango da festibala, Bergarako Agorrosin futbol zelaian.

Asteburu honetan (ekainak 10 eta 11), Ekinez Jaialdiaren lehen edizioa egingo da Bergarako Agorrosin futbol zelaian. Bertan, punk, Oi! eta rock doinuak nagusituko dira kartela osatzen duten 18 taldeen eskutik. Brigade LocoRotten XIIIDinamitaUnidad AlavesaKaleko Urdangak eta Iheskide taldeen zuzenekoak ikusteko aukera izango da.

Des-Kontrol, Alerta Gorria, Barne Guda, Jonny Gerriwelt, Neallta Fola, The Lio, Azken Sustraiak, Streetwise, Pubic Enemy, Labana, Arene 6 eta No Limits taldeek osatuko dute bi egunetako programazioa.

Sarrerak salgai daude, 20 euroan egunekoa eta 30ean bi egunetakoa, hemen. Gainera, Bilboko Gorde tabernan, Gasteizeko Old Tower Stuffen, Bergarako Arrano tabernan, Tafallako Pasadizo tabernan eta Algortako La Plaza tabernan eros daitezke tiketak.