Euskadik oso lan-egoera zaila du aurrean hamar urtera begira. Gero eta gazte gutxiago dago, eta horrek lan-erreleboa zailtzen du. Baina, aldi berean, lan- eta soldata-baldintzen ondorioz, gazte askok, batez ere prestakuntza handiena dutenek, emigratzea erabakitzen dute etorkizun hobe baten bila. Euskadi langilerik gabe geratzen ari da, erretiroa hartzen dutenen erreleboari aurre egiteko eta nazioko sektore askotan erreferente izaten jarraitzeko. Langabeziak, lan-prekaritateak, kontratuen behin-behinekotasunak, etxebizitzaren prezio altuak eta soldata baxuek potentzial handiko gazte askoren exodoa eragiten dute. Faktore horiek errealitate bihurtu dira milaka euskal gazterentzat, ziurgabetasunez eta prekarietatez betetako etorkizuna antzematen baitute: lanik gabe, etxerik gabe eta dirurik gabe. Euskadin, talentua badago, baina egungo egoera sozial eta ekonomikoak hori galtzea eragiten dute, “garunen ihesa” deritzona gertatzen baita.
“Historiako belaunaldirik prestatuena” izan arren, EAEko gazteen % 84,8 Espainiatik kanpo lan egiteko prest egongo litzateke, eta Autonomia Erkidegoko ikasleen % 49,5 kezkatuta dago hurrengo bost urteetan gazteen enpleguak izango duen etorkizunaz. Euskal gazteen jarrerei eta joerei buruzko Young Business Talents VII. Txostenean jaso dira iritzi horiek. Txosten horretan nabarmen – tzen denez, pandemia osteko lanegoeraren ondorioz, gero eta gazte gehiagok hartzen dute kontuan a – tzerrian lana bilatzeko aukera. Euskadiko gazteak dira aldaketa hori izateko Espainiako laugarren prestuenak, Kantabriako (% 87,6), Kataluniako (% 86,9) eta Madrilgo (% 84,9) gazteen atzetik. Mugikortasun geografiko horren arrazoiak hauek dira: ikasketekin bat datorren lana aurkitzea (% 64,9), bizi-maila hobetzea (% 64,5) eta soldata igotzea (% 54,1).
Talentua Euskadira itzul dadin lortzea
Euskal administrazioa jabetzen da burmuinen ihes horretaz eta zailtasunak dituzten edo behar zehatzak dituzten zenbait lanpostu betetzeko gai diren prestakuntza bereziko langileak aurkitzen ez dituzten euskal enpresei eragiten dienaz. Horregatik, duela urte batzuetatik, Eusko Jaurlaritzak programa aitzindari bat du indarrean, Euskadiko lantokietan gazteen kontratazioa sustatzeko, eta, horrela, made in Euskadi talentu hori etxera itzul dadin lortzeko.
Plana Lanbideren bidez egituratzen da, eta laguntza ekonomikoak eskaintzen dizkie enpresei, atzerrian esperientzia edo prestakuntza eskuratu duten, itzuli nahi duten eta beren karrera profesionala Euskadin jarraitu nahi duten gazteak kontratatzeko. Gazteak itzultzeko plana Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura duten 35 urtetik beherako gazte guztientzat da onuragarria, haien heziketa-maila edozein dela ere; beraz, unibertsitateko tituluak dituztenek eta ikasketarik ez dutenek aukera dezakete.
Hauek dira baldintzak: azken 12 hilabeteetan gutxienez atzerrian edo Espainiako Estatuko gainerako lekuetan bizi izana eta aldi horretan Euskal Autonomia Erkidegoan lan egin ez izana, eta konpainia kontratatzailearekin «aldez aurreko loturarik» ez izatea.
Helburua kalitateko enplegua sustatzea da, kanpoan, beste erkidego batean edo beste herrialde batean, 35 urtetik beherakoak Euskadira itzul daitezen bultzatzeko. Programa horren bidez, Jaurlaritzak soldataren zati bat ordainduko die enpresarentzako dirulaguntza bidez kontratatzen diren pertsonei, eta gutxienez 12 hilabeteko kontratu bat egin beharko zaio. Era berean, itzultzean egiten diren joan-etorrien gastuak ordaintzeko laguntza jaso dezakete kontratatutakoek.