Imanol Gurrutxagaren “Deserri”, Benito Ansola Sarien Irabazlea

Imanol Gurrutxagaren ‘Deserri’ film proiektua da Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak antolatzen duten Benito Ansola Sariaren seigarren edizioaren irabazle berria. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ‘Dena amatuta dago’ proiektuak irabazi zuen 2021ean egin zen VI.

Benito Ansola Saria, baina lehiaketaren oinarrietan ezarritako epe-muga bete ezingo dutela adierazi ondoren, iazko irabazleek uko egin diote sariari, eta, ondorioz, 3.000 euroko saria bigarren postuan sailkatutako lanari ematea erabaki du epaimahaiak. Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizteko bi urtea behin antolatutako lehiaketak da Benito Ansola Saria.

18 eta 36 urte bitarteko gazteen film proiektuak sustatzea du helburu, eta 3.000 euroko ordainsaria ematen du. Bego Vicario eta Estibaliz Urresola zinemagileak izan ziren iazko VI. Benito Ansola Sariko epaimahaikideak, eta azaroaren 27an emandako ebazpenean, aho batez erabaki zuten Jone Arriola, Ana Angulo eta Itxaso Frauren ‘Dena asmatuta dago’ proiektua saritzea.

Irabazleek hamar hilabeteko epea zeukaten bere ikus-entzunezko proiektua gauzatzeko, baina oinarrietan ezarritako epe-muga betetzea ezinezkoa izango zaiela iritzita, uko egin diote sariari eta antolatzaileek, horrenbestez, 3.000 euroko ordainsaria bigarren postuan sailkatutako lanari ematea erabaki dute.

Ondorioz, Imanol Gurrutxagaren ‘Deserri’ proiektua da VI. Benito Ansola Sariaren irabazle berria, eta 2022ko Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko da jendeaurrean.

Benito Ansola lehiaketak Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzaren babesa du, eta euskal kultura zabaldu eta sortzaile gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzea du helburu. Besteak beste, David Zabala, Paul Urkijo, Aitor Gametxo, Joseba Ubeguraga, Maider Fernandez, Maria Elorza eta Ruben Rosas izan dira aurreko edizioetako saridunak.