Astelehenean ireki da Iruñeko Gazteen Etxeak antolatutako doako ikastaro informatikoetan izena emateko epea

Ikastaro hauetan robotika edota diagramak nola egin irakatsiko dute.

UNAI GANDARIAS/ Gazteen Etxeak informatika eta kultura digitaleko doako lau ikastaro programatu ditu azaro honetarako. 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta, tailer hauek lau orduko iraupena dute, eta bi egunetan banatzen dira. Interesatuek izen-ematea astelehen honetatik, hilak 28, aurrera formalizatu behar dute Gazteriaren Etxearen egoitzan, Zangoza kaleko 30. zenbakian, bulegoak irekitzeko ordutegian. Ikastaroak robotikaren, fluxu diagramen sorkuntzaren eta diapositiben aurkezpenen diseinuaren ingurukoak izango dira.

Guztiak Pablo Aragonek emango ditu, Gazteriaren Etxeko Zibarko teknikari arduradunak. Azaroaren 5ean eta 7an izango da ‘Flujogramak modu erraz eta azkarrean egiten ikastea’ lehen tailerra. Egunero bi orduz, 19: 00etatik 21: 00etara, eskema grafikoak diseinatzen ikasiko dute bertaratzen direnek, bloke, kaxa eta geziekin, Draw.io. programarekin. Tresna horretara lehen hurbilketa bat eskainiko da, edozein konplexutasun-mailatako flujogramak egitea ahalbidetzen duena. Hurrengo asteko astearte eta ostegunetan, hilaren 12an eta 14an, ordu berean, ‘Diapositiben aurkezpena: bideoak, trantsizioak eta animazioak’ tailerra emango da, eta bertan Presentaciones doako programarekin lan egingo da, diapositiba bakoitza diseinatzeko aukera eskaintzen duena, bideoak, gifak, animazioak eta trantsizioak txertatuz. Hilabeteko azken hamabostaldian, Arduino, hardware eta programaziorako software librearen inguruan ibiliko dira ikastaroak.

Hilaren 19an eta 21ean ‘Iníciate en el mundo de Arduino’ ikastaroa emango dute, eta bertan, Arduino plaka zer den, zein funtzio dituen eta nola programatzen den ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Software horren aplikazio praktikoa ikusteko, Arduino programatuko dute, led batzuen piztea kontrolatu ahal izateko. Hilaren 26an eta 28an, berriz, bigarren ikastaroa egingo dute: ‘Arduino II. Ikasi serboak eta sentsoreak programatzen ‘. Bertan, ezagutzak zabaldu eta arduinoa programatuko dute seromotorrak mugitzeko, sentsore batzuk erabiltzeaz gain, argia, tenperatura edo soinua detektatzeko. Izena emateko ordutegia honako hau da: 09: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 22: 00etara, astelehenetik ostiralera; larunbatetan 10: 00etatik 14: 00etara eta 17: 00etatik 21: 00etara; eta igandetan, 10: 00etatik 14: 00etara. Plazak izen-emate ordenaren arabera emango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude