Asier Otamendi eta Manex Agirre Arabako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetara pasatu dira

Arabako Bertsolari Txapelketako lehen bi final laurdenak jokatu dira asteburuan Dulantzin eta Zigoian. Asier Otamendi gailendu zen lehenbizikoan eta Manex Agirre bigarrenean. Biak finalaurrekoetara pasa dira zuzenean.

Dulantzin, Asier Otamendirekin batean honako bost bertsolari aritu ziren kantuan: Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu, Rikardo Gonzalez de Durana, Ekaitz Samaniego eta Maddi Agirre. Etxaun Otaño aritu zen aurkezle.

Sailkapena
Asier Otamendi: 242 puntu
Iñaki Viñaspre: 239 puntu
Maddi Agirre:  231 puntu
Paula Amilburu:  230,5 puntu
Rikardo Gonzalez de Durana:  224,5 puntu
Ekaitz Samaniego:  221,5 puntu

Zigoitian igandean
Igandean, berriz, Zigoitian jokatu zen bigarren final laurdena: Manex Agirre, Peru Abarrategi, Xabi Igoa, Orlando Arreitunandia, Markel Yoller eta Unai Mendibil aritu ziren kantuan. Aurkezle, Oier Azkarraga. Bigarren honetan, Manex Agirre gailendu zen.

Sailkapena
Manex Agirre: 245,5 puntu
Xabi Igoa: 233 puntu
Peru Abarrategi: 232 puntu
Orlando Arreitunandia: 211,5 puntu
Unai Mendibil: 199,5 puntu
Markel Yoller: 189,5 puntu

Aramaion azken final laurdena
Arabako Bertsolari Txapelketako fase hau datorren larunbatean amaituko da Aramaion, azken final laurdena jokatuta. Kantuan: Oihane Perea, Unai Anda, Manuel Bendala, Asier Rubio, Felipe Zelaieta eta Andere Arriolabengoa.

Finalaurreak Araian eta Izarran jokatuko dira maiatzaren 28 eta 29an. Finala, ekainaren 11an Gasteizen.