Hauek dira aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko parte-hartzaileak

Lurraldeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian izena emateko aukera. Ekainaren 22an aurkeztuko da txapelketa, eta orduan emango ditu xehetasun gehiago Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak.

Halabeharrez txapelketa batetik besterako laurteko zikloa luzatuta, duela zenbait hilabete iragarri bezala, 2022ko udazkenean izango da Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Txapelketan parte hartzeko aukera lurraldeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek: 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, 2021ean amaitutako Bizkaikoan, Nafarroakoan eta Xilaban (Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoakoa), eta oraintxe egiten ari den Arabako Bertsolari Txapelketan. Azken hau ezustean atzeratu behar izan zen neguko osasun egoera tarteko eta ekainean amaitzen denean irekiko zaie sailkatuei izena emateko aukera; orduan ezagutuko ditugu Txapelketa Nagusiko ordezkari arabarrak.

Arabako parte-hartzaileen izenen faltan, beraz, hau da Bertsolari Txapelketa Nagusian izena eman duten bertsolarien behin-behineko zerrenda:

  • Agin Laburu Rezola
  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Aitor Mendiluze Gonzalez
  • Alaia Martin Etxebeste
  • Amaia Iturriotz Etxaniz
  • Amets Arzallus Antia
  • Ane Labaka Mayoz
  • Asier Azpiroz Iztueta
  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Beñat Iguaran Amondarain
  • Eneko Lazkoz Martinez
  • Eñaut Martikorena Lizaso
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Haritz Mujika Lasa
  • Iban Urdangarin Lardizabal
  • Imanol Uria Albizuri
  • Iñaki Apalategi Astigarraga
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga
  • Joanes Illarregi Marzol
  • Jone Uria Albizuri
  • Julio Soto Ezkurdia
  • Maddalen Arzallus Antia
  • Maialen Akizu Bidegain
  • Maialen Lujanbio Zugasti
  • Miren Amuriza Plaza
  • Miren Artetxe Sarasola
  • Nerea Elustondo Plazaola
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Oihana Bartra Arenas
  • Oihana Iguaran Barandiaran
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Patxi Iriart Hiribarren
  • Saioa Alkaiza Guallar
  • Sustrai Colina Acordarrementeria
  • Unai Agirre Goia
  • Unai Gaztelumendi Arandia
  • Unai Mendizabal Jauregi
  • Xabat Galletebeitia Abaroa
  • Xabier Silveira Etxeberria

Xehetasun gehiago, ekainean

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 24an abiatuko da Getxon. 2005etik finalak Barakaldoko BECen egin eta gero, tokiz aldatuko da: finala egiteko baldintzak dituela aztertuta, Iruñeko Nafarroa Arenak hartuko du Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala abenduaren 18an. Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren eta euskararen lurralde osoan eragitea du helburu eta horrekin bat egiten du leku aldaketak.

Ekainaren 22an aurkeztuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta orduan emango ditu xehetasun gehiago Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak.