Martxan da ‘Poetak Maiatzean’ Jaialdia Gasteizen

Maiatzaren atarian, Vitoria-Gasteiz lurralde magikoan, jai handia hasten da. Badator Poetas en Mayo / Poetak Maiatzean. Jaialdia asteburuan hasi zen eta hilaren 30ean amaituko da.

Gasteizen abian den ‘Poetak Maiatzean’ jaialdiak mintegiak, errezitaldiak, kontzertuak, poesia erakustaldiak eta irakurketa herrikoiak biltzen ditu. Bertako poetak zein gonbidatuak, taldeak, elkarteak, poesiaren inguruko tailerrak, kantautoreak, musika-taldeak, aktoreak, musikariak edo dantzariak izango dira bertan. Helburu nagusia poesia hiri osoan barrena hedatzea da (hala nola eskolan, Unibertsitatean, liburutegietan, tabernetan, merkatal-guneetan, hiriko toki emblematikoetan…).

Ikus egitaraua osorik.