Dena prest aurtengo Herri Urratserako!

Urtero bezala, animazio taldeak egitarau oparoa eskaini dio Herri Urrats pestari. Toki guzietan dantza, musika eta animazioak izanen dira. Handientzat ala ttipientzat, hots gustu guzientzat. Aurten programazioari dagokionean indar berezia egin dugu, eta kalitatezko programazio bat osatzea lortu dugu.

Aurten ere 4 gune nagusietan banatuko dira ekintza gehienak:

ARABA GUNEA

Araba gune honetan haurren txokoak ez ezik eszenak ere indar berezia du. Aurtengoan arabako eszenan ondoko talde hauek aurkitu ahalko ditugu: Pauline eta Juliette, Mutxikoak, Kilimak, Albosax, Xiberoots, Astobaba eta Trikidantz erromeria taldea. Kontzertuak 10etan hasiko dira eta 20:00etan bukatu.

LAPURDI GUNEA

Janari loturiko gune honetako eszenan: Artxeroak eta bertsolariak aurkituko ditugu. Eta Bazkariak alaitzeko Nat eta Watson izango ditugu.

NAFARROA GUNEA

Nafarroa guneko eszena Lizeoko ikasleez osatutako Laparrak taldeak irekiko du. Ondoren etorriko dira Aho zakil Konekxion eta Aguxtin Alkhat.

14:00ak aldera Donostiako Skakeitan taldea igoko da eszenara, esan baharra dugu oso bira berezi baten hasiera izango dela HU eguneko kontzertu hau. Ostean Arrasateko DES-kontrol taldearen txanda izango da. Urte batzuetan ixilik egon ostean, beraien 25. Urteurren ospatzeko antolatu duten biraren lehen data izango da HU egunekoa. Arrasateko taldearen ostean Willis Drummond taldea igoko da oholtzara, aurkezpen gutxi behar duen taldea dugu bera. Nafarroa eszenara azkenak igotzen Aguraingo Dupla bikotea izango da, nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea dugu bera. 2019tik Euskal eszena hankaz gora jartzen ari den bikotea. Oso gutxi jo dute Iparraldean, eta zer esan handia emango dutelakoan gaude.

GIPUZKOA GUNEA

Herri Urratsek badu gune berezi bat, beste ikastolen jaiak ez dutena, eta gune edo eszena hori dantzarena da. Aurten ere dantza emanaldi ugari izango ditugu Gipuzkoako eszenan, eta berari itxiera emateko bi musika talde. Gipuzkoa gunea Estitxu Robles kolegiko gazteek irekiko dute. Dantzaz konpaniarekin egindako ikastaldiaren emaitza erakutsiko dute Herri Urratsen. Ondoren K-balet, Herri Urrats Kantauz, Wazza Panda Famili, Topa Noka eta dantza erakustaldiekin bukatzeko Kimua Dantza Kolektiboak GenEroa beraien azken lana taularatuko dute.

Kimuak dantza kolektiboaren ostean Tristan Murgi abeslariaren eta ZEZE taldearen emanaldiekin emango zaio bukaera Gipuzkoako eszenako programazioari.