Martxan da XPREST! AUX Zinema Express Jaialdia

XPREST! AUX zinema espres jaialdia ospatuko da Bilbon ostiraletik igandera, apirilaren 22tik 24ra, Zinemakumeak gara! jaialdiak ‘AUX Magazine’ aldizkariaren laguntzarekin antolatuta. Aurten, inguruko emakumeak ikus-entzunezkoetan lehen urratsak ematera animatzeko sortu zen ekitaldiaren hamargarren edizioa izango da.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, XPREST! AUX film labur espresen lehiaketa da. Edozein pertsonak edo pertsona taldek aurkeztutako lanek parte har dezakete, aldez aurretik jaialdiaren webgunean edo ostiraleko 12:00etan Bilborock aretoan izena emanda. Egiaztatu behar da lanak emakume batek edo gehiagok zuzendu dituztela. Izena emateko formularioa https://festivalxprest.com/izen-ematea web orrian dago.

Igandean, apirilaren 24an, Veronica Echeguiren ‘Tótem Loba’ eta Alba Gutierrezen ‘XSMALL’ film laburrak proiektatuko dira Bilborocken bertan, 18:15ean. Jarraian, 19:00etan, XPREST! AUX jaialdiaren hamargarren edizioan parte hartuko duten film laburrak eskainiko dira, eta bukatzeko, 20:00etan, sari banaketa egingo da. Sarrera doan izango da, aretoko edukiera bete arte.