Jon Andoni Bilbao da eleberri honetako protagonista; nahasia du nortasuna, irabazteko jaioa den erabateko konben tzimendua garatu du. Besteen ahuleziak ezagutu eta menderatzeko asmoz, psikologia ikasketak egin eta etorkizuneko almanaketan bere izena letra larriz idaztea du amets. Bere anbizioak gauzatzeko abagunea ustekabean egindako aurkikuntza zientifiko batek emango dio: sekula asmatutako nootropikorik indartsuenak. Gertakari txundigarrien hurrenkera korapilatsuak ekarriko ditu jazoera horrek, delirioa eta errealitatea nahasten diren azpimundu batean barneratu eta dementziaren ertzak eta marjinazioaren estolda-zuloak ezagutzera eramango dituena.
Andoni Urzelai • Elkar argitaletxea