Penguin Isle, Android zein IOS plataformetan

Joko honetan, pinguinoen komunitate bat sortu beharko duzu beren habitat naturalean. Puntuak pilatzen zoazen heinean, uhartearen zati batzuk hobetzen eta pinguinoen komunitateak bizimodua hobetzeko behar dituen gaiak erosten gasta ditzakezu. Jokoan zehar, puntuak irabazteko, animalien argazkiak atera ditzakezu, eta Instagramen, Facebooken edo Twitterren partekatu. Batzuetan, itsasoan flotatzen duten elementuak agertzen dira, altxor-kutxa bat edo opari moduko tenporizadore bat, jokoaren opari gisa. Komunitateko beste kide bat izatera ausartzen zara?