ToloFOLK jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko da Tolosan (Gipuzkoa) aste asteazkenetik igandera, apirilaren 20tik 24ra, eta Euskal Herriko, Mongoliako, Kubako, Galiziako, Asturiasko eta Kataluniako taldeak bilduko ditu.
Jaialdia hasteko, kontzertu “oso berezia” izango da asteazkenean, hilaren 20an, TOPICen: Abraham Cupeiro, Margarida Mariño eta Sabela Caamaño galiziarrek eskainiko duten ‘Ahaztutasko soinuak’ emanaldia. Biharamunean, apirilaren 21ean, Caroline Phillips eta Mixel Ducau Lapurdiko bikote ezaguna arituko da Plaza Berrian arituko da.
Ostiralean, apirilaren 22an, saio bikoitza izango da: Xabi Aburruzaga Bandek kontzertua eskainiko du Leidorren, eta ondoren folk kubatarra izango da entzungai Frontonen, Habana 3 taldearekin. Halaber, larunbat goizean, ‘Kalepoza’ izango da Tolosako kaleetan, Asturiasko gaiteroekin, Kataluniako grallerrekin, Tolosaldeko txistulari eta dultzaineroekin eta Udaberriko fanfarrearekin.
Arratsaldean, berriz, saio bikoitza izango da Euskal Herria Plazan: Yesun Erdene Mongoliako musikari, kantu irakasle eta bakarlaria alde batetik, eta Iraide Ansorena tolosarraren Khami folk taldea bestetik. Jaialdia amaitzeko, igandean, hilaren 24an, Iparraldeko folka izango da Plaza Berrian: Jean Mixel Bedaxagar eta Mixel Etxekopar artista zuberotarrek eta Xendarineko ahizpa kantariek agertokia partekatuko dute.