5 euskal talde mugituko dira “Artistas en Ruta” zirkuituan

Amak, Bulego, Ezpalak, Lukiek eta Verde Prato taldeek zuzeneko kontzertuak emango dituzte AIE erakundeak antolatzen duen estatu mailako saio-sortan.

AIE (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la música) erakundeak jakinarazi du zein euskal taldek izango duten aukera 2022ko bigarren seihilekoan ‘Artistas En Ruta’ zikloan parte hartzeko: Amak, Bulego, Ezpalak, Lukiek eta Verde Prato.

Estatu mailako zirkuitu horrek talentu berrien eta publikoaren arteko zubiak eraikitzea du helburu, eta Etxepare Euskal Institutua arduratzen da euskal taldeak bertan txertatzeaz. Hurrengo ekitaldirako izen-emate epea zabalik dago jada.

Idoia, Dupla, Olatz Salvador, Zetak, Xabi Aburruzaga, Liher, Anita Parker, Ekiza, La Furia, Nøgen eta Kepa Junkera, besteak beste, ‘Artistas en Ruta’ zirkuituan aritutakoak dira, euren hastapenetan.