MIN sarien gala apirilaren 27an izango da Iruñean

MIN Nafarroako Musika Independentearen sari-banaketa apirilaren 27an izango da aurten. Zahara artistak bildu ditu edizio honetarako izendapen gehien, eta atzetik ditu Alizzz, Baiuca, Maria Arnal i Marcel Bagés, Rigoberta Bandini eta Tanxungueiras.

Garaikurrak banatzeko eta zuzeneko musikaz gozatzeko hitzordua izango da. Carolina Iglesias umoristak Nafarroa Arenan gidatuko du gala. Baiuca, Rosario La Tremendita, Maria Arnal i Marcel Bagés eta Chill Mafia nafarrak igoko dira oholtza gainera. 

Euskal ordezkaritzari dagokionez, Chill Mafia-ren ‘Ezorregatik x Berpizkune’, Gaur-en ‘Gaur, IDOIA-ren ‘Ilun eta abar’, Liher-en ‘Eta hutsa zen helmuga’ eta Verde Prato-ren ‘Kondaira eder hura’ lanek jaso dute Euskarazko Disko Onenaren MIN sarirako izendapena. Artista Hasiberri Onenaren sarirako, aldiz, Chill Mafia, Chica Sobresalto eta Kokoscha daude aukeratuen artean.

Galarako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude 8,50 euroren truke.