FANT Zinemaldi Fantastikoaren 28. edizioa maiatzaren 6tik 14ra bitartean ospatuko da.
Jaialdiaren programazio osoa aurkeztu da , eta bertan parte hartu dute Gonzalo Olabarria, Kultura eta Gobernantza Zinegotziak; Justo Ezenarro, Jaialdiaren zuzendariak, eta Leire Artigue FANTeko programazio koordinatzaileak.
FANTek PreFANT zikloaren proiekzio sorta bat eskaini du udaberrian zehar, baina maiatzaren 6an, ostirala, Zinemaldia bete-betean sartuko da 28. edizioan, Campos Eliseos Antzokian egingo den inaugurazio-gala batekin. Alex Gerediagak zuzenduko du, joan den urrian Arriaga Antzokian egindako Max sarien gala Calixto Bieitorekin batera zuzendu baitzuen.
Gala honetan Gustavo Hernandez uruguaiarraren “Virus-32” film luzea nazioartean estreinatuko da, Montevideoko kaleetan zehar birus eta sarraski beldurgarri bat nola sortzen den kontatzen duena. Ondoren, Sail Ofizialeko 13 euskal film laburrak proiektatuko dira Campos Antzokian bertan.
Maiatzaren 13an, ostirala, FANTen itxiera ekitaldia egingo da BBK Aretoan. Ekitaldi honetan FANTASTIKOAREN IZARRA saria emango da, oraingoan Nicholas Meyer idazle, gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendari estatubatuarrarentzat izango dena. Zinemaldian proiektatuko den “Los pasajeros del tiempo” (1979) filmarekin egin zuen debuta zuzendari gisa.
Film horren ondoren, beste batzuk etorri ziren, hala nola “Star Trek II – La ira de Khan” (1982), “El día después” (1983), Inoiz egin den telebista-pelikularik ikusiena eta hamalau Emmy saritarako izendatua, edo “Star Trek VI, Aquel país desconocido” (1992).
Alex Gerediagak ere zuzendutako duen itxiera gala honetan proiektatzeko aukeratu den filma, “Nosferatu”, F.W. Murnau zuzendatutako filma, aurten mendeurrena betetzen duen kultuzko film alemaniarra. Borja Crespok eta Suze DJSk jarriko dute musika emanaldian.
Fantastikoaren Izarra sariaz gain, FANTek FANTROBIA saria ere emango du aurtengo edizioan. Saria Prano Bailey-Bond zuzendari eta gidoilari galestarrarentzat izango da. Bere lanak irudimenezko munduetara garamatza, hiztegi ilun bat eta xarma kezkagarri bat uztartuz, edertasuna leku arrotzetan datzala erakutsiz. Varietyk “Jarraitu beharreko zuzendari” izendatu berri du 2021ean, eta Screen Internationalek “Biharko izar” izendatu zuen 2018an. FANTek “Censor”, bere lehen luzemetraia proiektatuko du ostegunean, hilak 12.
Horiez gain, Bego Vicario eta Patxi Azpillaga beteranoek ere jasoko dute OHOREZKO FANT saria, UPV/EHUtik animaziozko zineman talentu berria bultzatzen egindako lanagatik, ikasleekin lanean Hauazkena taldean.
Macarena Gómez aktoreak ere jasoko du OHOREZKO FANT saria. Fantasiazko eta beldurrezko zinema berrienaren musa da, eta protagonista izan da, besteak beste, Alex de la Iglesiaren “Las brujas de Zugarramurdi”, “Musarañas” edo “30 monedas” film eta telesailetan.