Dock of the Bay Donostiako Festibalak prest du errepertorioa

Dock of the Bayk zehaztu du jada maiatzaren 2tik 7ra zer film proiektatuko dituen Principe zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean. Eva Rivera musika dokumentalen Donostiako jaialdiaren zuzendariaren hitzetan, “egitarau zabala, betea” prestatu dute, eta 23 dokumental izango dira guztira ikusgai.

Atal Ofizialean, maiatzaren 2an hasita, ikusgai egongo dira Nothing Compares. Sinéad O’Connor irlandar abeslariari buruzko lana, My Lover the Killer. Lydia Lunch spoken word mugimenduan barneratzen dena, Mija, Talking Like Her. Connie ConverseNightclubbing: The Birth of Punk Rock in NYC 70eko hamarraldiko rockaren historia kontatzen duen dokumentala, Italo Disco. The Sparkling Sound of the 80s eta Anonymous Club. Courtney Barnett austrailar musikariari buruzko lana.

Gainera, 8 film labur eskainiko dira saio bateratu batean, maiatzaren 6an, ostirala, Principe zinema-aretoetako 10. aretoan. Tartean, Hannot Mintegia euskal sortzailearen Ignora dokumentala egongo da ikusgai, Irunen, Kopenhagen eta Donostian errodatutakoa.  Bi soinu artista erretratatzen ditu, Ainara LeGardon eta Ignacio Córdoba.

Halaber, Perfect Day atalak nazioarteko musika dokumentalik nabarmenenen aukeraketa bat egingo du, besteak beste Magaluf Mallorcako herriari buruzko istorio bat, hip hoparen eta skatearen arteko harremana erakusten duen lan bat, Nueve Sevillas artearen eta dantza flamenkoaren denbora eta espazio mugak definitzen dituzten bederatzi pertsonaiaren istorioa.

Emanaldietarako sarrerak salgai daude jaialdiaren webgunean.