Begira Tú, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko online jolasa

Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeaonline jolas bat proposatu du Donostiako Giza Eskubideen 19. Zinemaldiaren programazio ofizialean, apirilaren 1etik 8ra bitartean egingo dena.

Batzuetan, aurrean duguna begiratzen dugu eta haratago dagoena ez dugu ikusten. Begiratzen dugu, baina ez dugu ikusten. Agerikoa denari jartzen diogu arreta, baina ezkutuan eta estalita dagoena alde batera uzten dugu. Entrenatu zure begiak ezagutzeko zer dagoen gure eguneroko ekintzen atzean eta nola eragiten duten giza eskubideetan. 10 galdera eta 3 minutu dituzu ohartzeko nola begiratzen duzun inguruan duzuna; are gehiago, munduan ikusi nahi duzun aldaketaren parte izateko. Parte hartu Interneteko jolas dibertigarri honen bigarren edizioan eta horrela jakingo duzu zer dagoen goizero hartzen duzun tearen beste aldean. Zinemaren pantailaren atzean ezkutatzen denak harrituta utziko zaitu eta txundituta geratuko zara ikustean zure kamiseta oihal sinple bat baino gehiago dela.

Parte-hartzaileen artean 5 bonu zozkatuko ditugu Donostiako Saretuz kontsumo eraldatzailearen sareko dendetan gastatzeko.

Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak egindako proposamena, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren laguntzaz, eta Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak babestuta.