MusEkintza Jaialdiak Arquetipos de mujer_Reloaded antzezlana eskainiko du martxoaren 26an Balmasedan

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako MusEkintza Jaialdiak Arquetipos de mujer_Reloaded antzezlana eskainiko du martxoaren 26an, 19:00etan. Oraingoan industria-ondarearen erreferente gisa aitortzen den La Encartada Fabrika Museoa foru museoa izango da agertokia. Bizkaiko Museoetako arte eszenikoen jaialdiak ikuskizunak eskaintzen ditu hileko azken larunbatetan, baita ekainaren 11n eta 24an ere, foru museoetan: Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa, Muskizko El Pobal Burdinola, Bakioko Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa eta Muñatones Gaztelua dira urtean zehar MusEkintza jaialdia ospatuko den guneak. Aldez aurretik erreserba egin behar da, ekitaldia egingo den museora deituz edo mezu elektroniko bat idatziz. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean kontsulta daiteke. 

MusEkintzak, Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen lehen Jaialdiak berriz ere esperientzia ezberdin eta bakarra eskainiko du datorren martxoaren 26an, 19:00etan,  Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan.

Balmasedako La Encartada Fabrika-Museora hurbiltzen den publikoak ondare industrialaren erreferentzia den gune honetaz gozatzeko aukera izango du, antzerkiaren bidez bertan lan egin zuten emakume guztiei omenaldi sentitua egiten zaien bitartean.

Bisitariek gozatu ahal izango duten antzezlana ARQUETIPOS DE MUJER_RELOADED izango da. Topaketa itxurako pieza eszeniko honetan Juana Lor, Haizea Águila eta Beatriz Villanueva aktoreek tresna erabilgarri batzuk eskainiko dituzte, emakume bakar batengan bizitzera irits daitezkeen emakume guztiak identifikatu eta ezagutzeko.

Pieza, jatorriz pertsona bakarrekoa, «ad hoc» egokituko da eta aktore-kopurua handituko da ehungintzan eta artilegintzan zentratutako espazioarekin bat egiteko. Museoa eszenografia bizidun gisa erabiliko da eta ehuntzea bera metafora, kontzeptu, historia eta arketipo gisa hartuko da, kasu honetan Aracneren mitoa sartuz. “Topaketa hurbila eta konplizea da, ikuspegi berria ematen duena, gure izate osoa garatzea eragozten duten loturak askatzeko”.

Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa, Muskizko El Pobal Burdinola, Bakioko Txakolingunea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa eta Muñatones Gaztelua dira MusEkintza jaialdia ospatuko den guneak.

Bizkaiko foru museoetan hainbat arte-diziplinatako ikuskizunak izango dira. Irailaren 24an hasi zen MusEkintza jaialdia, eta ordutik hilabete bakoitzeko azken larunbatetan egiten ari dira, baita ekainaren 11n eta 24an ere.

Aldez aurretik erreserba egin behar da joan nahi den ekitaldia egingo den museo edo gune bakoitzean.