Martxoaren 31tik apirilaren 10era, 22. Korriak Euskal Herriko kaleak zeharkatuko ditu, Amurriotik Donostiara. Baina euskararen aldeko aldarria nazioartera ere iritsiko da.
AEKrekin lankidetzan, Etxepare Euskal Institutuak Korrikak sustatu ditu bere sareko kide diren nazioarteko unibertsitateetan eta munduko euskal etxeetan.
Prestaketak hasi dituzte eta munduko hainbat txokotatik euskararen aldeko aldarriak jaso dituzte Korrika bideo lehiaketan parte hartzeko. Munduko euskara ikasleek Korrikari babesa emateko bideo lehiaketa da
AEKren Youtubeko kanalean “Atsegin dut” sakatuz bozka dezakezu zure gogokoena.
“Atsegin dut” gehien dituzten bi bideoek (kategoria bakoitzeko batek) AEK-k antolatutako online barnetegi pertsonalizatu bana jasoko dute, bi pertsonarentzako.
Martxoaren 28a bitarte bozka daitezke bideoak, sartu hemen , ikusi eta aukeratu zure gogokoena! Martxoaren 29an irabazlea zein den jakinaraziko dute.