“Txakomic”, txakolina komikiarekin uztartzen duen ekimena

Bizkaiko txakolinaren tradizioa eta euskal komikigintza uztartzen dituen Txakomic ekimenaren bigarren edizioa egingo da apirileko lehen bi asteburuetan, eta jarduerak eskainiko ditu Bakioko Txakolingunea Txakolinaren Museoan eta Leioako Mendibile jauregian.

Proiektuaren bigarren edizioa asteazken honetan aurkeztu da Bilbon, Amaia Antxustegi Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuaren, Ion Gorka Elgezabal Jata-Ondoko presidentearen, Asier Madarieta BizkaiKOA foru museoak kudeatzen dituen sozietate publikoaren kudeatzailearen eta Begoña de Ibarra Bizkaiko Aldundiko Kulturako zuzendariaren parte hartzearekin.

Txakolingunearen, Mendibile Jauregia Elkartearen, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen eta Jata-Ondo Uribeko Landa Garapenerako Elkartearen arteko lankidetzatik sortu zen ekimena, Bakioko Txakolinguneak hartu zuen ‘Komikia’ erakusketa oinarritzat hartuta.

Proiektua iaz sortu zen Bizkaiko txakolinaren tradizioaren eta euskal komikigintzaren arteko lotura prozesuaren ondorioz, “herritarrei uztartze berriak erakusteko asmoz, kasu honetan gure lurraldeko ardorik bereizgarrienaren eta marrazkiaren artekoa”.

Bada, Txakomic ekimenaren bigarren ediziorako antolatutako jarduera programa apirileko lehen asteburuan hasiko da Mendibile Jauregian (hilaren 2an eta 3an), eta bigarrenean amaituko da (9an eta 10ean), Bakioko Txakolingunean. Haurrentzako tailerrak, marrazkilari lanean izango dituzten dastaketa komentatuak, musika eta marrazkiaren arteko fusioa, iruzkindutako dastatzeak film laburmetraien proiekzioekin edota ‘showcooking’ ilustratu bat egingo dira, besteak beste. Jarduerotan izena emateko webgune bat prestatu da: uribe.eu/ms.

BI ARGITALPEN

Jarduera horiekin batera, proiektua abian jartzearekin batera hasi ziren argitalpenen edizioarekin jarraituko da bigarren edizioan. Alde batetik, ‘Historias con txakoli’ argitalpenak, iazko eta aurtengo maiatza, abuztu, urri eta abenduan argitaratu diren bost komiki eta aurtengo apirilean eta ekainean argitaratuko diren beste bi hilabeteroko bilduko ditu.

Istorio horiek guztiek txakolina dute protagonista eta banaka eta kronologikoki argitaratzen dira https://bizkaikoa.bizkaia.eus/eta https://bizkaikotxakolina.eus/eu/webguneetan. Gidoilari bakarra dute, Mikel Begoña, baina ilustratzaile ezberdinek marraztu dute, askotariko emaitza grafikoa erakutsiz. Zazpi kapituluen liburukia aurtengo abenduan argitaratuko da eta txakolinaren izaera beste belaunaldi batzuei transmititzen lagunduko dute.

Bestalde, bigarren argitalpena ‘Historia del txakoli’ liburua da, eta abenduan argitaratuko da. Komikiaren bidez, txakolinaren hasietarik gaur arte izan den bilakaera islatzen saiatuko da, modu dibertigarrian baina zehaztasun historikoarekin. Argitalpen Txakolinaren Museoa-Txakolingunearen parte izango da.