UNAI GANDARIAS-AGENTZIAK/ “Hizkuntza-berdintasuna: askatasuna, aniztasuna eta demokrazia” izeneko dokumentuaren aurkezpena egingo dute datorren asteartean, urriaren 29an, Madrilgo Ateneoan, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak ostiral honetan iragarri duenez.
Aragoieraren, asturieraren, euskararen, galizieraren eta katalanaren alde lan egiten duten eragileek adostutako agiria da Madrilen aurkeztuko dena. Zehazki, Kontseilua, Amesa pola Normalización Lingüística, Ciemen, Iniciativa pol Asturianu, Nogara, Plataforma per la Llengua, Òmnium eta Acció Cultural del País Valencià (ACPV) erakundeek prestatu dute dokumentua.
Agiriaren aurkezpena eguerdiko 12:00etan izango da, Madrilgo Ateneoaren Úbeda gelan, eta Paul Bilbao (Kontseilua), Marcos Maceira (Amesa), Francesc Marco (Plataforma per la Llengua), Ricard Vilaregut (Ciemen) eta Eva Terol (ACPV) izango dira hizlariak.