Kaotiko: “Publiko fidela dugu, zoragarria da”

Taldea 2000. urtean sortu zen Agurainen, Araban. 21 urteren ondoren, rockaren munduan tokia egitea lortu dute. Jon (abeslaria), Aguayiko (gitarra eta koruak), Aguayo (gitarra), Mortx (baxua eta koruak) eta Xabi (bateria eta koruak) osatzen dute Kaotiko taldea. Orain lan berriarekin (eta bira berriarekin) datoz, hamargarren diskoa hain zuzen, Sin Filtro.

Azkenaldian oso gutxi entzun zaizue Euskadiko eszenatokietan. Itzuli zarete azkenean? 

Zerbait jo dugu, bai, baina egia esan, oso gutxi. Egun osoa errepidean ematekoak gara, eta hau nahitaezko geldialdia izan da. Egia da noizbait hitz egin genuela pixka bat gelditzeaz, hasi ginenetik etengabeko biran gaudelako. Orain ez da beste erremediorik izan. Baina, jakina, behartuta gelditu behar izan dugu, ez guk bizpahiru hilabetean ez dugula kontzerturik egingo erabaki dugulako, ez ezer. Gogo handiz gaude zoroen moduan jotzen hasteko, publikoarekin berriro elkartzeko eta taula gainean egoteko, Kaotiko hortik bizi baita. 

Bi urteko geldialdiaren ondoren, Sin filtro diskoa aurkeztu duzue. Baina Kaotiko betiko Kaotiko da, edo aldatzen ari da? 

17 edo 18 urterekin hasi ginen, eta orain badugu ile urdinen bat edo beste. Espero dena hori da, pixka bat bada ere bilakaera bat izatea. 20 urte hauetan gauzak bizitzen joaten zara, gauzak ikusten dituzu eta ikuspuntu jakin batzuetan ere eboluzionatzen zoaz. Baina esentzia beti hor dagoela uste dut. Gure bizimodua da, Kaotiko modura eta familia kaotikoa inguruan dugula. Hori da gure plana. 

Ezin izan zenuten 20. urteurrena modu egokian ospatu. Gauzak dauden bezala, seguruena eta ekonomikoki errentagarriena bilduma bat atera tzea eta arrakasta handiko bira bat egitea izango zen. Baina, zuek aukeratu duzue material berria lantzea eta, nolabait esateko, zerotik hastea. 

Beti esan dugu erein egin behar dela. 20 urte barru ederra izango litzateke hori. Gu lan egitekoak eta eszenatokian egotekoak gara. Gainera, pixka bat baldarrak ere bagara data eta ospakizunen gaian. Hamar urte bete genituenean, sekulako mugimendua antolatu genuen, eta, azkenean, bikain atera zen. Bilboko jaietan jo genuen, eta lankide batzuei deitu genien kon tzertua grabatzeko, baina asmo handirik gabe. Ez zegoen agendan gero etorri zen guztia. 20 urteek istorio pandemiko hauekin harrapatu gaituzte, baina hori ere ez zen lehen buruan geneukan zerbait. Disko berri bat konposatzen eta errepidera ateratzen aritu gara, gure aurreko lana jendeak oso en tzuna baitu. 

Zer nabarituko du Sin filtro entzuten duenak? 

Garrantzitsuena da zerbait gertatu eta sentitu behar duela. Edozer, baina zerbait. Onerako edo txarrerako izan. Gure ideia beti da mugitzea. Dena ahazteko festako gaiak ere badaude beti, baina gure ideia pentsamendu kritikoa izatea da. Gure abestiek pentsatzen duguna islatzen dute, gure gizartean bizi dugunari buruz dugun ikuspegi kritikoa, gaur egun vintage samarra dena, lehen diskoetako letra asko ditugulako, eta horiek ezin hobeto balio dutelako. Astintzea eta festarako gogoa. Ideia beti izan da hori.

Gauza asko gertatu dira azken bi urte hauetan. Nolakoa da gaur egun Kaotikoren egoera? Zer moduz zaudete? 

Kaotikoren espiritua duela 20 urtekoa da. Izan ere, hemen jarrai tzeko sekretua familia bat bezala moldatzen garela dela esan genezake. Jakina, harreman guztietan bezala, une onak eta zailak daude, baina elkar primeran ezagutzen dugu; beti adostasunetik eta taldeari begira lan egiten dugu. Disko hau beste batzuetan bezala osatu dugu. Handik edo hemendik datorren ideia bat hartu, eta denak lokalean lantzen dira, bertan egiten baitugu lana bosten artean. Askotan, gaiak erabat aldatzen dira hasieran buruan genuenetik. Iristen dena iristen dela, Kaotiko bihurtzen da. Abesteko moduko melodiak, sinpleak baina ukabila goian dutela egitea ateratzen zaigu. Eta Sin filtro ere horrela izan da. Grabazioa desberdina izan daiteke, baina tira. Modu kaotikoan baina eraginkorrean lan egin dugu. 

Errepidera bueltan zaudete berriro… 

Zail samarra izango da, bi urte igaro direlako eta, orain, hartzen genituen jipoietan pentsatzen hasten banaiz, zirrara handi bat sentitzen dut… Ez dakit gure gorputzak neke horiek jasateko gai diren orain. Esaterako, bidaietan lo egiten genuen, kilometro pila bat ibiltzen ginen toki batetik bestera… Orain, gure bizkarrek ohean lo egin behar dute. Baina, tira, furgoneta tailerrean dago prest egoteko, 2022 honetan ez baita geldirik geratuko.