Valentzia, asko ikusteko eta gozatzeko

Valentzia Valentziako Erkidegoko hiria eta hiriburua da. Iberiar Penintsulako hego-ekialdean dago, Mediterraneo itsasoko kostaldean. Valentziako hiriko txoko bakoitzean goza daiteke kulturaz, arteaz eta gastronomiaz. Hiri honetatik igaro diren zibilizazio ugariek ondare historiko eta kultural aberatsa utzi dute. Hala, Unescok gizateriaren ondare komunaren barruan sartu ditu bi eraikin eta mundu mailan ezaguna den festa bat, “beren balio unibertsal apartagatik”: Zetaren Lonja, Uren Auzitegia eta Fallak. Hiriaren erdigune historikoan dago Zetaren Lonja, Valentziako gotiko zibileko harribitxia. Laranjondoen patioko gargolak edo Zutabeen aretoan paradisuko zerurantz jotzen duten palmondoak 1996an Gizateriaren Ondare izendatzeko arrazoietako batzuk baino ez dira. Era berean, Uren Auzitegia Unescok Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen 2009an. 

Bertako monumentu erlijiosoen artean Valentziako katedrala nabarmentzen da, XII. mendekoa eta Valentziako gotiko estilokoa. Kanpandorrea “El Miguelete” izenaz ezagutzen da. San Migel de los Reyes monasterioa Valentziako Errenazimentuko obra garrantzitsua da, eta Escorialeko monasterioaren aurrekaritzat hartzen da. Monasterioa XVII. mendean zehar eraiki zen. 

Ciutat de les Arts i les Ciències 

Arteen eta Zientzien Hiria hiriko gunerik arkitektoniko, kultural eta entretenigarriena da. Santiago Calatrava valentziarrak diseinatu zuen, ingeniari eta arkitekto talde batekin batera, eta 1998ko ekainaren 9an inauguratu zen. 

Hiria eraikin multzo batek osatzen du. Hemisfèric: IMAX zinema-emanaldien aretoa, planetarioa eta Laser. Museu de les Ciències: zientzia eta teknologia zabaltzeko jarduera ugari antolatzen ditu. Umbracle pasealekua, Valentziako Erkidegoko espezie autoktonoak dituen lorategi-pasealekua. Oceanografic Europako akuario ozeanografikorik handiena da. Eraikin horiei honako hauek gehitu behar zaizkie: Palau de les Arts Reina Sofia, l´Assut de l´Or zubia eta Agora izeneko ekitaldiak egiteko plaza estalia. 

Fallak 

2022ko martxoaren 15etik 19ra bitartean izango dira Fallak. Gaur egun, jaiegun horiek oso erakargarri turistiko garrantzitsua dira, eta Unescok Nazioarteko Interes Turistikoko Jai gisa katalogatuta ditu. San Jose arotzen zaindariaren omenez ospatzen dira jai hauek. 

Ninot bat da falla bat osatzen duten harrizko, kartoizko edo bestelako materialetako irudi bakoitza. Ninotak material erregarriekin egiten dira, eta izaera satirikoa dute, gaurkotasuneko gaiei buruz. Fallek irudi bat izaten dute, metro batzuetako altuerakoa, kartoizko irudi ugariz inguratuta. Jaia martxoaren 19an amaituko da, irudiok errez. 

Gastronomia 

Valentziako paella, fideuàrekin batera, Valentziako gastronomiaren bi plater adierazgarrienak dira. Arnadí, turroia edo hortxata duten fartonsak dira postre tipikoenak. Txufa hortxata, Valen tziako ura edo mistela dira Valentziako edari freskagarri eta tipikoenak.