BLV – ART jaialdiaren XVI. edizioa apirilaren 1ean hasiko da

Bilboko Udalak apirilaren 1etik 10era jarriko du abian BLV – ART jaialdiaren XVI. edizioa, Bilbo Zaharreko hainbat espaziotan sorkuntza artistikoko formatu berriak erakusteko. Aurten ere, proposamen eszeniko berritzaile onenez gozatu nahi duten persona guztien topagune bihurtuko da jaialdia.

BLV – ART 2007an sortu zen “Bilbo Zaharra, Kulturarako Zubia” izenarekin, Udalaren kultura-estrategiaren barruan programa aitzindari gisa, auzoaren inguruko kultura-jardueren programa zabal bat abian jartzeko helburuarekin. Ekimen honen bidez auzoari balioa eman nahi zaio, Bilboko biztanle guztien programazioarekin erakargarri eginez, eta, aldi berean, Bilboko gainerako auzokidekiko komunikazioa sustatu nahi da kulturaren bidez.

Urteek aurrera egin ahala, BLV- ART jaialdiaren bidez, Bilbo Zaharrean aurkeztu dira diziplina guztietako arte-proposamen berritzaileenak eta, kulturaren bidez, bilbotarrei eta bisitariei auzoaren kultura-interes zabala ezagutaraztea lortu da.

Euskal konpainiek guztiz osatutako edizio berri honetan dantza garaikidea, performancea, musika eta dramaturgia berriak dira nabarmen. Proposamen horiekin batera, kontzertu-performanceak, musika esperimentala edo bideo-dantza egingo dira.

San Frantziskoko Udaltegiak, Bilborock Aretoak, BilbaoArteko espazioek eta Berreginen Museoak, besteak beste, hamaika proposamen berritzaile izango dituzte. Horien artean, hiru erabateko estrainaldi nabarmenduko dira – Input konpainiaren “Play”, DOOD Colectivoren “Within” eta Gheadaren “El mejor de los mundos” -, eta Euskadiko estreinaldi bat – “Éramos unos niños que escuchaban música en su cuarto”, Quemar las Naves konpainiarena.

AUZOKO KONPAINIAK

Gainera, aurten, Bilbo Zaharrak ez du parte hartzen jaialdian bere espazio eszenikoekin bakarrik, BLV-ART kartela osatzen duten hamaika konpainiak eta artistatik zazpi – Ana Capilla, Gheada, Javier Liñera, Dani Hernandez, Doos Colectivos, Baseline eta Carla Roisin – bertan bizi edo lan egiten baidute.