Hiru euskal ekoizpenek parte hartu dute Cartoon Movie 2022 foroan

Cartoon Movie animazioaren europar industriaren Bordeleko koprodukzio foroak hiru euskal proiektu aukeratu ditu, aste honetan bertan parte hartzeko.

Fermin Muguruzak (Irun, 1963) “Black is Beltza” (2018) bere pelikularen bigarren zatia aurkeztu du jendartean azokaren azken jardunaldian

“Black is Beltza II: Ainhoa”ren protagonista ez da Manex Unanue izan, baizik eta Ainhoa, Manexek Amanda Tamayo kubatar iraultzailearekin eduki zuen alaba, eta joan den mendeko 80ko hamarkadan egon da girotuta EITBren parte-hartzea duen filma.

“Orain, berak hartu du oinordetzan bidaiatzeko gogo hori, munduko toki ezberdinetan gertatzen ari dena ulertzen saiatzeko tema, lekuko gisa jasotzen ari den gertakarietan parte hartuz, gainera”, azaldu du musikari eta zinemagileak.

Bigarren zati honetan ere, izen handiak izango ditu Muguruzak alboan, protagonistei ahotsa ipintzeko: Antonio de la Torre, Ariadna Gil eta Itziar Ituño, adibidez.

Bestalde, Isabel Herguerak “Sultana’s Dream” bere lehen film luzea aurkeztu du Bordelen, EITBren parte-hartzea duena.

Cartoon Movien laguntza bila ari den hirugarren euskal proiektua “Unicorn Wars” da, Alberto Vazquez galiziarrak zuzendu eta Iván Miñambres ekoitzi duen istorioa.