Badator BBK On Stage Zikloa!

BBK Aretora bueltatuko da zikloa martxoaren 26an, musika estilo askotako artista eta taldeen 5 kontzertuekin. Proposamen musikal berritzaile honen bigarren edizioa da eta espiritu gazteenak BBK Aretora erakarri nahi ditu, popa, rocka, kantautoreak, musika alternatiboa, rapa edo india bezalako musika estiloak jokatuz.

Martxoaren 26an hasiko da zikloa, Bilbon lehenengoz abestuko duen indie-pop estiloan emakumezko errebelazioa den Marlenarekin. Marlena elkartzera bideratuta zeuden bi artisten arteko lotura da.

Ana eta Carol, edo Carol eta Ana, Madrilgo bi gazte, ADE eta Arkitekturako karrerak amaitu ondoren, hurrenez hurren, dena baztertzea eta benetako pasioan, musikan, murgiltzea erabaki zutenak. 2017ko martxoan ezagutu zuten elkar, festa batean, gitarra batekin. Gau horretatik aurrera, gitarra- eta ahots-konbo hori etengabe hazi da, inoiz ikusi gabeko mila esperientziaren bitartez. Hilabetea ezagututa, ‘Factor X Italia 2017’ lehiaketan parte hartzeari ekin zioten, eta hilabete batzuk geroago, Espainiako 2018ko X Faktorean, Xavi Martinezen taldean, finalera iritsi ziren. Hori guztia W-Caps izenpean. Marlena, W-Capsen bilakaera naturala, 2020an iritsi zen pandemiaren geldialdiarekin. Musikan zein bide jarraitu nahi zuten pentsatzeko eta indar handiagoz itzultzeko balio izan zien. «Marlena» izena Italian izandako esperientziari egindako keinua da, non izen horrek Venus jainkosarekin antzekotasuna duen; ahalduntzeaz, sormenaz eta askatasunaz hitz egiten duen izena da, eta hori MARLENA da, bi emakume ahaldundu, sortzaile eta askeak.

Kontzerturako sarrerak BBK Aretoan bertan erosi daiteke edo online: www.salabbk.eus, www.tickets.kutxabank.es eta www.dekkerevents.com