Martxoaren 14tik 19ra, 20 herrialde baino gehiagotako 60 jarduera eta erakusketatik gora antolatu dira.
Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak 60 jarduera eta proiekzio baino gehiago antolatu ditu 7 sail handitan egituratzen den ekimen batean zehar: sail ofiziala, Atzerabegirakoak, Foku, Lan, Kontaktuak, X Films eta Hezkuntza Programa. Guztira, Japonia, Frantzia, Estatu Batuak, Espainia, Afganistan, Italia, Argentina, Bosnia, Txina, Irlanda, Filipinak eta Kamerungo 20 nazionalitate baino gehiagoko 100 film inguru proiektatuko dira.