“Gasteiz Talent” zikloaren II. edizioa aurkeztu du udal bandak

Bi kontzertu eskainiko dira, gaur (martxoak 9) eta 30ean, Jesús Guridi Musika kontserbatorioan.

Gasteizko Udal Musika Bandak ‘Gasteiz Talent’ zikloaren bigarren edizioa aurkeztu du. Ziklo horren bitartez kontzertuak eskaintzen ditu hiriko musika-eskolekin lankidetzan, Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan.

2022an bi kontzertu izango dira. Lehena, gaur, martxoak 9, 19:30ean, Iker Olazabalek zuzenduta. Lehen zatian, Jesús Guridi kontserbatorioko oinarrizko graduko bandarekin batera arituko da agertokian, eta obra hauek interpretutako dituzte elkarrekin: E. Bernsteinen  ‘Los siete magníficos’, A. Menkenen ‘La bella y la bestia’, H. Manciniren ‘Baby elephant walk’, M. Levenen  ‘Cruela de vil’ eta C. Rioren ‘Tequila’.

Martxoaren 30ean izango da bigarren kontzertua. Bertan, Gasteizko kontserbatorioko oboe. flauta, klarinete, saxofoi eta fagot gradu profesionalen azken ikasturteetako ikasleekin joko du, Luis Orduñak zuzenduta.

Errepertorioan obra hauek joko dituzte, besteak beste: Mark Goddarden ‘Buffoonery’,  C. M. von Weberren ‘Concertino para oboe’, Eduardo Morenoren ‘Concierto para saxofón alto y banda’, Franco Cesariniren ‘Concerto Rococò for Flute and Concet Band’  eta Óscar Navarroren ‘II Concierto para Clarinete’.