Aitor Etxebarriazarragak irabazi du Busturialdeko Bertsolari Txapelketa

Lilibertso eskualdeko bertsolarien eskola da. Beste behin, bertsozaletasuna bizi-bizirik dagoela erakutsi dute. Busturialdeko Bertsolari Txapelketaren finala jokatu da Astran, eta bertsolariz, bertso ikaslez eta bertsozalez bete dute kulturarako fabrika soziala. Bertsolarien arteko hartu-emana bikaina dela erakutsi dute zortzi finalistek, eta euren arteko erlazio horrekin gozatu izan ahal dute bertaratu diren zaleek.

Aitor Etxebarriazarragak jantzi du txapela. Eskualdeko txapelketaren bigarren finala du bertsolari gernikarrak, eta lehenengo buruz burukoa. Hain zuzen ere, Ibai Amillategi lagun onarekin lehiatu du azken txanpa. Hirugarren sailkatu da Mikel Retolaza eta laugarren Onintza Enbeita.